HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Lau jaiotzetatik hirutan...

2007/06/25eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE), 2006ko 4. hiruhilekoa



Lau jaiotzetatik hirutan amak 35 urte baino gehiago izan zituen



Euskal AEn 4.932 haur jaio ziren 2006ko laugarren hiruhilekoan eta ia 20.000 urte guztian, aurreko urtean baino %1,4 gehiago



2006ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.932 ume jaio ziren, iazko aldi berean baino % 0,3 gehiago, Eustaten datuen arabera. Horietatik 1.739 haur urrian jaio ziren, 1.617 azaroan eta 1.576 abenduan. Lurraldez lurralde, Araban 695 ume jaio ziren, Bizkaian 2.500, eta Gipuzkoan 1.737.



Guztira 19.863 haur jaio ziren 2006.an, %1,4 gehiago 2005.ean baino.



Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.853 haur (% 57,8), lehenengo haurrak izan ziren; 1.742 haur (% 35,3) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 337 (% 6,8) izan ziren.



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea dela nagusi oraindik ere, haien artean izan baitziren erditzeen % 44,5. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (% 28); 25-29ko taldea beherago geratu zen, erditzeen % 16,5 ekarri baitzituen; eta 20-24ko taldeak % 5,6 besterik ez zuen hartu.



40 urtetik gorako adinarekin umeak izaten zituzten amak (% 5,4) gehiago izan ziren 20 urtetik beherako adinekin izan zituztenak baino (% 1,1).



Ama ezkongabe gehiago dago



Ezkontzaz kanpoko jaiotzek guztizkoaren %26,9 hartu zuten, 2005eko aldi berean lortutako kopurua 1,4 ehuneko-puntutan gaindituz. Lurraldeka, Araban izan zen ehunekorik handiena (% 29,6), ondoren Gipuzkoan (% 26,5) eta azkenik Bizkaian (% 26,4).


1. taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa.



1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lau jaiotzetatik hirutan amak 35 urte baino gehiago izan zituen

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2007/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004263_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali