HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Merkataritza elektronikoa...

2007/07/23ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak 2007 urtea


Merkataritza elektronikoa %12,7 hazi zen salmentetan eta %11,6 erosketetan 2006an euskal enpresetan


Merkataritza elektronikoa egiten duten Euskal AEko enpresak %12,8 dira, azken urtean %%22an hazi ondoren


Euskal AEko merkataritza elektronikoak eutsi egiten dio hazteari, bai zifra ekonomikoetan, bai egiten duten enpresa kopuruan, Eustaten datuen arabera. 2006an sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (e-maila, EDI, datu-truke elektronikoa, etab.) bidez sortutako negozio-bolumena 5.645,3 milioi eurora iritsi zen salmentetan, eta 2.647,8ra erosketetan.


Zifra horien arabera, 2005. urtearen aldean %12,7 gehitu ziren merkataritza elektronikoaren bidez egindako salmentak; erosketak, berriz, %11,6 gehitu ziren.


1. taula: Merkataritza elektroniko bidez egindako erosketak eta salmentak, lurraldearen, jarduera-adarraren eta enplegu-geruzaren arabera.


Iturria: Eustat.


Balio absolutuetan, eta aurreko urteetan bezala, herrialdeka Bizkaia erosketetan eta Araba salmentetan nabarmentzen dira; jarduera adarren arabera Industria gailentzen zaigu, bai erosten, bai saltzen, beste sektoreen aldean Establezimenduen tamainari erreparatuta, 10 enplegatu edo gehiagokoek lortu zituzten emaitza nagusiak merkataritza elektronikoaren erabileran.


Merkataritza elektronikoa egiten duten enpresa kopurua %22an hazi da 2006an, %12,8an jarri delarik. Portzentaje hau, batez ere, erosketak egiten dituzten enpresek osatzen dute, %11,4; neurri txikiagoan salmenta egileek, %2,9. Halere, euskal enpresen parte hartze gero eta handiago honekin kontrastean daude merkataritza elektronikoaren bidez mugitzen diren zifra ekonomikoak, askoz ere handiagoak salmentetan.


2. taula: Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduen bilakaera %


Iturria: Eustat.


Egindako kalkuluen arabera, 23.300 bat dira Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak. Establezimendu horiek bide horretatik egiten dituzten erosketak guztizko erosketen %18,2 hartzen dute eta salmentek, guztizko salmenten %24,4.


Zifra hauek aldatu egiten dira enpresen tamaina kontuan hartuz gero. 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen artean, %20,4k egiten dute merkat. elektr. Segmentu honetan ere, erosketak egiten dituztenak askoz gehiago dira, %17,7; izan ere, salmenta egileak %6,4 dira.


Salmenta elektroniko horiek egiteko erabili den bitartekoari dagokionez, %43,2 bakoitzaren web orritik, %35,1 posta elektroniko (e-mail) bidez eta gainerako %21,7 EDI eta beste sare batzuen bidez egin dira. Salmentak horrela egin dira: %56,3 EDI eta beste sare batzuen bidez, %27,3 web orriaren bidez eta %16,4 e-mailez.


1.grafikoa: 2006ko salmenta elektronikoak, erabilitako bitartekoaren arabera (%)



Iturria: Eustat.


2006an merkataritza elektroniko bidez egindako salmenten bezero-motari dagokionez, salmenta guztien %86,2 beste enpresa batzuetara saldu zen (B2B deritzon merkataritza), %12,8 kontsumitzaile partikularrei saldu zitzaien (B2C) eta gainerako %1ek bestelako helburuak izan zituen, esaterako, administrazio publikoak (B2G).


2.grafikoa: 2006ko salmenten helburua, bezero-motaren arabera (%)



Iturria: Eustat.


Bezeroen kokapenari erreparatuta, honela banatu ziren sarearen bidez egindako salmentak: fakturatutakoaren %43,8 Europar Batasunera joan zen, %33,6 Estatuko gainerakora, %20,5 Euskal AE barneko merkatuan gelditu zen, eta gainerako %2,1 munduko gainerako lekuetara joan zen.


Erosketen atalean, enpresek adierazi zuten jatorri nagusia Estatuko gainerakoa izan zela, han egin baitziren erosketa elektronikoen %52,5. Ondoren, %27,3 erkidegoan bertan erosi zen, %15,5 Europar Batasunean eta %4,7 munduko beste toki batzuetan.


3.grafikoa: 2006ko erosketa eta salmenta elektronikoak, helburu edo jatorri geografikoaren arabera (%)



Iturria: Eustat.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Juan Luis López
Tel.::+34-945-01 75 08 Faxa::+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikoa %12,7 hazi zen salmentetan eta %11,6 erosketetan 2006an euskal enpresetan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2007
Eguneratze data : 
2007/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004286_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali