2007/05/18ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007ko ASTE SANTUA



2007ko Aste Santuan eta Pazko-astean bidaiarien sarrerak %5,2 gehitu dira eta igaro dituzten gauak %4,6


Nekazalturismoei dagokienez, %14,4 gehitu dira igaro dituzten gauak, baina bidaiariak %3,8 gutxiagotu dira.


EUSTATen datuen arabera, Aste Santuko astelehenetik Pazko-asteko ostiralera bitartean 73.621 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan. Bidaiarien sarrerak %5,2 gehitu dira, hau da, aurreko urtean baino ia 4.000 pertsona gehiago izan da.


Bestalde, bidaiariek 145.873 gau igaro dituzte; hots, 2006. urteko aldi berean baino 6.000 gau gehiago igaro dituzte (%4,6tik gora).


Bidaiari bakoitzaren batezbesteko egonaldi kopurua, aurreko urteekin erkatuta, pixka bat gutxiagotu da; hain zuzen, aurreko urtean bidaiari bakoitzak batez beste 1,99 egun egin zituen eta aurten 1,98 egun.


Plazen okupazioa aurreko urteko maila baino %2,1 txikiagoa izan da. 2006. urtean indize hori %51,83koa izan zen eta 2007ko aldi berean %50,75koa.


4.891 bidaiarik nekazalturismoak aukeratu dituzte, 2006ko aldi berean baino %3,8 gutxiago. Guztira 17.485 gau igaro dituzte nekazalturismoetan, aurreko urtean baino %14,4 gehiago. Igarotako gau kopuruak etorritako bidaiari kopuruak baino bilakaera hobea izatearen arrazoia bidaiari bakoitzaren batezbesteko egonaldia handitu izana da; izan ere, batezbesteko egonaldiak luzatu dira: aurreko urtean 3,01 eguneko egonaldiak ziren eta aurtengo Aste Santuan 3,57 egunekoa. Nekazalturismoetan plazen okupazioa pixka bat handitu da, %1,7, hain zuzen ere.


Taula: Aste Santuko emaitzak 2006-2007



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko Aste Santuan eta Pazko-astean bidaiarien sarrerak %5,2 gehitu dira eta igaro dituzten gauak %4,6

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEMANA SANTA DE 2007
Eguneratze data : 
2007/05/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004236_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali