2007/09/17ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA-FAMILIAK. 2007ko 2. hiruhilekoa


2007ko bigarren hiruhilekoan, 14 urte baino gehiagoko Euskadiko biztanleen %45,9 Interneteko erabiltzaile da


Biztanleriaren erdiak baino gehiagok du etxean bertan sarbidea Internetera


Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 14 urte edo gehiagoko interneten erabiltzaileak 843.600 izan dira 2007ko bigarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako Euskal AE osoko %45,9. 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean %10,1eko hazkundea da..


Lurralde historikoen arabera, Bizkaian igo da gehien erabiltzailekopurua, %11,7 hain zuzen ere, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Interneten erabiltzaileen ehunekoari dagokionez, lehen tokian geratu da, %46,4rekin. Gipuzkoan %7 izan da hazkundea eta azken hiru hiletan %46 izan da erabiltzaileen kopurua. Araban %11,2 izan da hazkundea eta 14 urte baino gehiagoko biztanleriaren %43,7k erabiltzen du Internet.


65 urte eta gehiagoko erabiltzaileak %51,1 igo dira


Adinaren arabera, 15-24 urte bitarteko gazteen %88,4k erabili du Internet 2007ko bigarren hiruhilekoan, 2006ko laugarrenean baino %5,3 gehiago. 65 urte eta gehiagoko erabiltzaileen artean %51,1eko izan da hazkundea eta 55-64 urtekoen artean %17,9. Halere adin-tarte horietako erabiltzaile kopuru absolutua baxua da, guztirakoaren %8,6.


1. grafikoa. 15 urte eta gehiagoko biztanleen bilakaera, etxean IKT hornikuntzetarako sarbidearen arabera, hiruhilekoei jarraiki. 1999-2007. %


Iturria: EUSTAT

Gutxitu egin da generoen arteko aldea Interneten erabiltzaileen artean


Generoen arteko aldea ehuneko 7,2 puntura zabaldu zen 2006ko laugarren hiruhilekoan, eta 2.007ko bigarrenean ehuneko 5,6ra murriztu da. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen %48,8 izan dira eta emakumezkoen %43,2. 2007ko bigarren hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaile guztien artean, %51,7 gizonak izan dira eta %48,3 emakumeak.


Jardueraren arabera, ikasleen arteko %96k erabiltzen du Internet; okupatuen artean, %62k, eta ez-aktiboen eta langabetuen artean %15ek. 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean hazkunderik handiena, %24,1 ez-aktiboen eta langabetuen artean izan da; okupatuen artean %9,3 hazi da eta ikasleen artean %4,2


Bestalde, etxetik bertatik egindako konexioak %14,8 hazi dira; erabiltzaileen ia %80k etxetik egiten du konexioa. Hazi egin dira, baita ere, lantokitiko (%+8,6) eta ikastetxetiko (%5,7) sarbideak. Beste lekuetatiko sarbideak –ziberkafeak, hotelak, aisialdiko lekuak...- %20,2 gutxitu dira.


Azken konexioaren batez besteko iraupena 7,3 minutuz hazi da


2.006ko laugarren hiruhilekoan 45,7 minutu zen azken konexioaren batez besteko iraupena, eta 2.007ko bigarrenean 53 minutu izan da.


Azken hiruhilekoan, 14 urte baino gehiagoko Interneteko erabiltzaileen %28,2k sarearen bidez erosi ditu produktuak edo zerbitzuak


Internet bidez erosi duten pertsonen kopuruak goranzko joera izan du. 2007ko bigarren hiruhilekoan 50.200 pertsona gehiagok erabili dute Internet erosteko. Guztira, ia 238.000 izan dira sarearen bidez erosketaren bat egin dutenak. Zifra horren arabera, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean %26,7ko hazkundea izan da.


IKT hornikuntzetarako sarbideak gorantz jarraitzen du euskal etxeetan


Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatzen jarraitzen dute gure etxeetan. 2007ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko etxeen %55,1ek ordenagailua zuten; 2006ko laugarren hiruhilekoan baino %5,4 gehiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean baino %9,5 gehiago .


Interneterako sarbideari dagokionez 346.000 familia pasatxo dira, %43,4, etxean zerbitzu hori dutenak. Beraz, 2007ko bigarren hiruhilekoan Interneteko konexioa izan dutenak 26.600 familia berri gehiago (%8,3) izan dira. Internet duten familiak aurreko urteko hiruhileko berean baino %12,5 gehiago izan dira. Era berean, sarera sarbidea duten 14 urte baino gehiagoko biztanleen kopuruak gora egin du 55.300 pertsonarekin, hau da, ehuneko 3 puntu . Etxean Internet erabiltzeko aukera duten pertsonen kopurua 962.000 baino handiagoa izan da.


Bestalde, %86,9 etxek dute telefono mugikorra eta telefono finkoarekin batera mantendu da, etxeen %92,4an biak batera baitaude. 14 urte baino gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, mugikorra duten pertsonen ehunekoa %92,4raino igotzen da, hau da, 2006. urteko laugarren hiruhilekoan baino ehuneko 1,1 gehiago.

1. taula. Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI), familiak



Iturria: Eustat.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tlf:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-banku: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko bigarren hiruhilekoan, 14 urte baino gehiagoko Euskadiko biztanleen %45,9 Interneteko erabiltzaile da

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 2º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/09/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004323_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali