HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2007ko bigarren hiruhilekoan,...

2007/12/07ko prentsa-oharra


EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2007ko bigarren hiruhilekoa



2007ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibil gehiago izan ziren aurreko urteko aldi berean baino



2007ko apirilean, maiatzean eta ekainean 2.747 ezkontza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino %5 gutxiago



2007ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean , ia %2 gehiago; guztien %49,7 izan ziren, Eustaten datuen arabera. Portzentaje hori 2007ko lehen hiruhilekokoa (%74,7) baino txikiagoa da. Maiatz eta ekainean dezente hazi zen ezkontzen kopurua, aurreko hiruhilekoan ez bezala, orduan ezkontzak urriak izan baitziren.


2007ko apiril, maiatz eta ekainean 2.747 ezkontza egin ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %5 gutxiago. Lurralde historikoka, bizkaitarrek 1.423 ezkontza ospatu zituzten, gipuzkoarrek 895 eta arabarrek 342. Euskal AEtik kanpo bizi direnen kasuan, ezkontzak 87 izan ziren.


2007ko bigarren hiruhileko horretako 2.747 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 2.670 gizonezko eta 2.706 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.465 senarrentzat (%92,3), lehen ezkontza izan zen; 18 alargun eta 187 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 2.494 (%92,2) izan ziren; alargunak, 8; eta dibortziatuak, 204.



Mantendu egin zen gero eta nagusiago ezkontzeko joera



Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %74,2k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %58,5ek. Proportzio horiek 2006ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%73 eta %55,5 hurrenez hurren) eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.



1. grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua



Oinarria 100 = b.b.

Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: +www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibil gehiago izan ziren aurreko urteko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/12/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004394_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali