HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2007ko uztailean bidaiarien...

2007/08/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO UZTAILA



2007ko uztailean bidaiarien sarrerak %2 gehitu dira



Bestalde, igarotako gauen kopuruak %4 egin du gora


Eustaten datuen arabera, 2007ko uztailean 217.858 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 4.200 gehiagok, eta, horrenbestez, %2ko gehikuntza izan da. Gehikuntza hori Bizkaian nabaritu da, bertan bidaiarien sarrerak %8 gehitu baitira. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, behera egin dute, hurrenez hurren %8 eta %1.


Oro har, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek aldaketa negatiboa izan dute (%6koa) 2006ko uztailaren aldean, baina estatu kanpotik etorritakoen sarrerak %18 gehitu dira. Estatutik etorritako bidaiarien kopuruak %15eko beherakada izan du Araban eta %8koa Gipuzkoan, baina lehengo mailari eutsi dio Bizkaiko lurraldean (%0,0). Hiru lurraldeetan gehitu da atzerritik etorritako bidaiarien kopurua: Araban %14 gehitu dira, Bizkaian %23 eta Gipuzkoan %13.


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, batez ere Andaluziatik, Kataluniatik, Madriletik eta Valentziako Erkidegotik etorritakoen kopurua gutxitu da. Balearretatik eta Asturiastik etorritakoen kopuruak, ostera, gorantz egin du. Atzerritarren artean, ia herrialde guztietakoak gehitu dira. Bereziki nabarmendu behar dira, besteak beste, Frantziatik, Erresuma Batutik, AEB-Kanada aldetik, Alemaniatik, Belgikatik eta Iberoamerikatik etorritako bisitariak.


2007ko uztailean 427.771 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko uztailaren aldean, igaro dituzten gauen kopurua %4 gehitu da, guztira 15.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Bizkaian (%10), Gipuzkoan ez dira aldatu (%0,0), eta Araban %4 egin dute behera.


Batez besteko egonaldiaren iraupena ehuneko bi puntu igo da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urteko uztailean batezbesteko hori 1,93 egunekoa izan zen eta aurtengo uztailean 1,96 egunekoa. Araban indize horrek %4ko aldaketa positiboa izan du, batez besteko iraupena 1,75 egunekoa izan baita; Gipuzkoan %2 hazi da, 2,16 egunetik 2,20ra igaroz, eta Bizkaian, berriz, %1 igo da, bisitariek batez beste 1,83 eguneko egonaldia egin baitute.

Plazen okupazio mailak %5eko beherapena izan du; aurreko urteko uztailean %59,84koa zen eta aurtengo uztailean %57koa. Logelen okupazio maila %1 jaitsi da, hain zuzen ere %66,43raino. Gipuzkoan bi indize horiek egin dute behera, nahiz eta batezbestekoaren gainetik jarraitu: plazen okupazio maila %66,09koa izan da eta logelen okupazio maila, berriz, %77,16koa. Bizkaian, plazen okupazio mailak lehengoan jarraitu du (%52,34) eta logelenak gora egin du. Araban, plazen okupazioaren indizea %8 murriztu da, %48,14ra jaitsiz, baina logelen okupazio maila %3 igo da (%58,20).


Nekazaritza-turismoa: bidaiarien sarrerak gutxitu egin dira (-%12), baita haiek igarotako gauak ere (-%6)


Joan den uztailean 11.903 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino %12 gutxiagok. Hiru lurralde historikoetan izan da beherakada hori: Araban %11, Bizkaian %10 eta Gipuzkoan %13. Estatuko bisitarietan jaitsi da gehien sarreren kopurua. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidego osoan %14 gutxitu dira, eta lurraldeka, Araban %6, Bizkaian %12 eta Gipuzkoan %18. Turista atzerritarrak %4 gehitu dira Euskal Autonomia Erkidego osoan. Arabako lurraldean haien kopuruak behera egin badu ere (-%50), Gipuzkoan %19 igo da, eta Bizkaian ez da aldatu (%0,0).


Aurtengo uztailean, guztira, 43.311 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoko etxeetan. Horrenbestez, aurreko urteko hil beraren aldean %6 gutxitu da igarotako gauen kopurua. Urte arteko hazkunde tasa positiboa izan da Arabako lurraldean (%7), baina negatiboa izan da Bizkaian (-%5) eta Gipuzkoan (-%9).


Bidaiari bakoitzeko egonaldia, batez beste, igo egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2006ko uztaileko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 3,43 egun izan ziren eta aurtengo uztailean 3,64 izan dira.


Plazen okupazio maila %20 jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan, hiru lurraldeetako beherakadaren ondorioz, eta %40,38koa izan da. Logelen okupazio mailak %14 egin du behera, halaber, hiru lurraldeetan izandako jaitsieren ondorioz.







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. el.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel.:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx?
 

Top


Iturria: EUSTAT


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko uztailean bidaiarien sarrerak %2 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004304_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali