2007/08/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007KO UZTAILA



2007ko uztailean industriako prezioek %0,1eko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2006ko uztaila eta 2007ko uztaila alderatuta) %3,6koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,1eko hazkundea izan dute 2007ko uztailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen uztaileko urte arteko tasak %3,6ko hazkundea izan du. 2007. urtean, oraingoz, industriako prezioak %3,7 igo dira.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera


(*) 2007ko uztaileko urte arteko hazkundea


Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuagoak erakutsi bezala, 2007ko uztailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten arloak: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%1,6), “petrolio fintzea” (%0,8), “zuraren industria” (%0,5) eta “industria kimikoa” (%0,4). Beste sektore hauetan, aldiz, prezioak jaitsi egin dira edo gutxiago igo dira: “metalurgia eta metalezko gaiak” (-%0,5), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-%0,4), “makineria” (%0,0), eta “kautxua eta plastikoa” (%0,1).


Urte arteko aldi honetan (2006ko uztailetik 2007ko uztailera arte) prezioen igoera handienak izan dituzten arloak honakoak dira: “elikaduraren industriak” (%5,0), “beste manufaktura batzuk” (%4,7), “ehungintza eta jantzigintza” (%3,7), “zuraren industria” (%3,0), eta “kautxua eta plastikoa” (%2,9). Ondoko sektoreek, ostera, prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte: “petrolio fintzea” (-%4,4), “papera, argitalpena eta arte grafikoak” (%0,8), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%1,0), eta “material elektrikoa” (%1,0).


Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, sektore multzo nagusietan prezioek honelako bilakaera izan dute: energiak %1,0 egin du gora, eta ekipamendu-ondasunek ez dute aldaketarik izan (%0,0). Bitarteko ondasunak %0,2 jaitsi dira eta kontsumo-ondasunak %0,1 hazi dira; igoera hori %0,1ekoa izan da kontsumo-ondasun iraunkorretan eta %0,2koa kontsumo-ondasun ez-iraunkorretan.


Sektore multzo garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %2,8 murriztu dira. Bitarteko ondasunen prezioek %5,9 egin dute gora, ekipamendu-ondasunenak %3,9 igo dira, eta kontsumo-ondasunenak %3,4 hazi dira. Azken hauen artean, %3,7 igo dira kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak eta %2,7 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. el.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua:www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko uztailean industriako prezioek %0,1eko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004305_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali