2007/10/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO IRAILA


Bidaiarien sarrerak %1 hazi eta gaualdiek lehengoan iraun dute 2007ko irailean


Uztailean, abuztuan eta irailean 18.000 bidaiari-sarrera gehiago erregistratu ziren 2006ko aldi berean baino, hau da, %3 gehiago.


2007ko irailean, Eustatek eskainitako datuen arabera, 193.779 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 1.400 sarreratik gora gehiago, hau da, %1eko gehikuntza. Bidaiarien sarrerak gehitu egin ziren Bizkaian (%3), baina jaitsi Araban eta Gipuzkoan (%-1), 2006ko iraileko datuen aldean.


Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %8 jaitsi ziren eta atzerriko bidaiarienak, ostera, %21 igo. Estatutik datozen bidaiarien kopurua jaitsi egin da hiru herrialdeetan: Araban %21, Bizkaian %2 eta Gipuzkoan %10. Atzerritik datozen bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan: %61 Araban, %13 Bizkaian, eta %18 Gipuzkoan.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, batez ere Madrildik, Galiziatik, Extremaduratik, Balearretatik eta Kanariarretatik etorritakoak gehitu ziren. Baina gutxitu egin ziren, besteak beste, Kataluniatik, Andaluziatik eta Valentziatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Alemaniatik, Frantziatik, Belgikatik, Irlandatik eta Europako gainerakotik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, Greziatik eta Luxemburgotik etorritakoak.


2007ko iraileko gaualdiak 374.177 izan ziren, aurreko urtean baino pittin bat gehiago, aldaketa hutsala hazkunde tasari begiratuz gero. Gaualdien urte arteko bilakaera hiru lurraldeetan: %3 igo Bizkaian; %0, iraun, Gipuzkoan, eta %-6 jaitsi Araban.


Bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin zen Euskal AE osotara hartuta, eta 2006ko iraileko 1,94 egunetik 2007ko 1,93ra pasa zen.


2006ko irailaren aldean, plazakako betetze mailan %5eko jaitsiera izan da eta %2ko igoera gelakakoan. Plazakakoa %54,37tik %51,72ra jaitsi da eta gelakakoa %65etik %66,21era igo. Igoera hau, batez ere, Bizkaiari dagokio.


Uztailean, abuztuan, eta irailean Euskal AEn, %3 gehitu ziren bidaiarien sarrerak 2006ko udaren aldean, hau da, 18.000 sarrera gehiago izan ziren: Bizkaian %5 gehitu ziren; Gipuzkoan %4; Araban %-5 jaitsi ziren. Gaualdietan aldaketarik ez aldi horretan. Hazi egin dira Bizkaian (%2) eta Gipuzkoan (%1), baina jaitsi Araban (%-9). Batez besteko egonaldia %3an murriztu da eta betetze-maila %7an hiru hilabete horietan lehengo urteko aldi beraren aldean.


NEKAZALTURISMOA


Jaitsi egin dira bidaiarien sarrerak (%-4) eta gaualdiak (%-8) 2007ko irailean


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 10.062 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den irailean, aurreko urteko hil berean baino %4 gutxiago: %13 ugaritu ziren Araban, baina %4 jaitsi Gipuzkoan, eta %11 Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %3 jaitsi ziren Euskal AEn, eta atzerritik etorritakoak %7.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 28.061 izan ziren 2007ko irailean, 2006ko hil berean baino %8 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboa izan zen Araban (%35), baina negatiboa Gipuzkoan (%12) eta Bizkaian (%13).


Bidaiariko batez besteko egonaldia 2,91 egunetik 2,79 egunera murriztu zen azken irailean.


Plazakako betetze-maila %20 jaitsi zen eta gelakakoa %17.


2007ko uztailean, abuztuan eta irailean Euskadiko nekazalturismoetan, iaz baino %2 bidaiari-sarrera gutxiago izan ziren, eta gaualdiek %3ko jaitsiera izan zuten aldi berean; modu positiboan Arabari bakarrik eraginez, Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsierak izan baitziren bai sarreretan, bai gaualdietan.


1. taula: Hileko emaitzak


Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %1 hazi eta gaualdiek lehengoan iraun dute 2007ko irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SETIEMBRE DE 2007
Eguneratze data : 
2007/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004345_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali