2007/11/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO URRIA


Bidaiarien sarrerak %4 gutxitu ziren 2007ko urrian


Gaualdiak, berriz, %8 murriztu ziren, 2006ko urriaren aldean


Euskal AEko ostalaritza-establezimenduetan, 181.180 bidaiari-sarrera erregistratu ziren 2007ko urrian, Eustatek landutako datuen arabera.

Aurreko urteko hil berean baino %4 gutxiago. Bidaiarien sarrerak %14 jaitsi ziren Araban eta %4 Gipuzkoan; Bizkaiak lehengoan dirau, %0, 2006ko urriko datuen aldean.


Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %9 jaitsi ziren eta atzerriko bidaiarienak, ostera, %10 igo. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru herrialdeetan: Araban %20, Bizkaian %6 eta Gipuzkoan %8. Atzerritik datozen bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan: Araban %11, Bizkaian %16 eta Gipuzkoan %4.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Asturiastik, Errioxatik, Gaztela-Mantxatik, eta Gaztela eta Leondik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, besteren artean, Katalunia, Madrildik, eta Kantabriatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Alemaniatik, Italiatik eta Erresuma Batutik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, Belgikatik eta Suediatik etorritakoak.


2007ko urrian erregistraturiko gaualdiak 338.528 dira, hau da, iazko urriaren aldean %8ko jaitsiera eta ia 28.000 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera negatiboa izan zuten hiru lurraldeetan: %17 jaitsi ziren Araban, %7 Bizkaian eta %5 Gipuzkoan.


Euskal AE osotara hartuta, 2007ko urrian bidaiarien batez besteko egonaldia %4 laburtu eta 1,95 egunetik 1,87ra pasa zen.


2006ko urriaren aldean, plazakako betetze mailan %9ko jaitsiera izan da eta %7koa gelakakoan. Plazakakoa %51,91etik %47,08ra jaitsi da eta gelakakoa %63,24tik %59,01era. Galera hau hiru lurraldeetan gertatu zen.


NEKAZALTURISMOA


Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%6) eta gaualdiak jaitsi(%-6) 2007ko urrian.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 9.419 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den urrian, aurreko urteko hil berean baino %6 gehiago: %16 ugaritu dira Araban, %5 Bizkaian eta %3 Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %4 gehitu ziren Euskal AEn, eta atzerritik etorritakoak %35.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 22.379 izan ziren 2007ko urrian, 2006ko hil berean baino %6 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan ziren Araban (%13), eta negatiboak Bizkaian (%-18), eta Gipuzkoan (%-4).


Bidaiariko batez besteko egonaldia 2,68 egunetik 2,38 egunera murriztu zen azken urrian.


Plazakako betetze-maila%13 jaitsi zen eta gelakakoa %15.


1. taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %4 gutxitu ziren 2007ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2007
Eguneratze data : 
2007/11/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004358_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali