2007/09/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO ABUZTUA


Ekainean, uztailean eta abuztuan 25.000 bidaiari-sarrera gehiago erregistratu ziren 2006ko aldi berean baino


Bidaiarien sarrerak %6 igo ziren abuztuan eta gaualdiak %3 jaitsi


Eustaten datuen arabera, 2007ko ekain, uztail eta abuztuan 25.000 bidaiari-sarrera gehiago izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 2006 aldi berean baino; horietatik 13.000 abuztuan.


2007ko abuztuan 236.415 bidaiari-sarrera izan ziren, %6ko hazkundea. Bidaiarien sarrerak gehitu egin ziren Gipuzkoan (%14) eta Bizkaian (%3), baina %5 gutxitu ziren Araban, 2006ko abuztuko datuen aldean.


Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %2 jaitsi ziren eta atzerriko bidaiarienak, ostera, %19 igo. Estatuko bidaiarien presentzia Gipuzkoan bakarrik hazi da; atzerritikoak gehiago izan dira hiru lurraldeetan. Bizkaian (%20), Gipuzkoan (%19) eta Araban (%16).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Madrildik eta Asturiastik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, batez ere, Katalunia, Valentzia eta Andaluziatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Belgikatik, Alemaniatik, eta Erresuma Batutik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, AEB-Kanadetatik, eta Japoniatik etorritakoak.


2007ko abuztuan erregistraturiko gaualdiak 498.102 izan ziren, hau da, iazko abuztuaren aldean %3ko jaitsiera eta 17.000 gaualdi gutxiago. Gaualdiek Gipuzkoan urte arteko bilakaera positiboa izan zuten (%2); baina Bizkaian (%5) eta Araban (%16) gutxitu egin ziren.


Euskal AE osotara hartuta, 2007ko abuztuan bidaiarien batez besteko egonaldia %8 laburtu eta 2,30 egunetik 2,21era pasa zen.


2006ko abuztuaren aldean, plazakako betetze mailan %10eko jaitsiera izan da eta %8koa gelakakoan. Plazakakoa %73,40tik %66,35era jaitsi da eta gelakakoa %77,72tik %71,75era Jaitsiera hau, neurri batean, batez besteko egonaldia laburtzeari zor zaio, eta hotel-establezimenduak gehiago izateari.


2007ko udako hilabeteetako balantzea eginez gero (ekaina-uztaila-iraila), Euskal AEn, %4 gehiago izan ziren bidaiarien sarrerak 2006ko udaren aldean; igo egin zen Bizkaian (%6), igo baita ere Gipuzkoan (%4) eta Araban, ostera, (%2) murriztu .


Gaualdiak %1 gehitu ziren aldi berean, hots, aurreko urtean baino 11.000 gaualdi gehiago izan ziren. Bizkaian gehitu egin dira (%4), eutsi Gipuzkoan (%0,0) eta Araban %6 jaitsi dira.


NEKAZALTURISMOA


Gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%11) eta gaualdiak (%2) 2007ko abuztuan


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 14.554 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den abuztuan, aurreko urteko hil berean baino %11 gehiago: %28 ugaritu dira Araban, %11 Gipuzkoan, eta %3 Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %10 gehitu ziren Euskal AEn, eta atzerritik etorritakoak %14.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 69.465 izan ziren 2007ko abuztuan, 2006ko hil berean baino %2 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan ziren Gipuzkoan (%4) eta Bizkaian (%1), eta negatiboak Araban (%-3).


Bidaiariko batez besteko egonaldia 5,18 egunetik 4,77 egunera murriztu zen azkeneko abuztuan.


Plazakako betetze-maila %11 jaitsi zen eta gelakakoa %9.


2007ko ekainean, uztailean eta abuztuan, Euskadiko nekazalturismoetan, iazko aldi berean baino bidaiari-sarrera gehiago izan dira, %1, hau da, ia 500 sarrera gehiago; gaualdiek lehengoan iraun dute. Gaualdiek orain urtebeteko kopuruari eutsi badiote ere, betetze-maila nekazal etxeen eskaintza zabalagoagatik jaitsi da.


1. taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ekainean, uztailean eta abuztuan 25.000 bidaiari-sarrera gehiago erregistratu ziren 2006ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004325_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali