2007/10/19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2007ko 3. hiruhilekoa



Euskal AEko biztanleria landuna %1,9 gehitu da eta langabezia-tasa hiru hamarren jaitsi 2007ko hirugarren hiruhilekoan


17.700 enplegu garbi sortu dira hiruhileko honetan eta langabezia-tasa %3,1ean da


Euskal AEko lan-merkatuaren 2007ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, 970.100 okupatu izan ziren hiruhileko horretan, beraz, hiru hilabete lehenago baino 17.700 gehiago eta %+1,9ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera; aurreko bi hiruhilekoen joera aldatu egin da. Bestalde, langabezia-tasa aurreko hiruhilekoan izandako %3,4tik %3,1era jaitsi zen, hots, 3.100 gutxiago izan ziren langabeak.


2007ko bigarren hiruhilekoaren aldean, okupatuen eta langabeen bilakaeren ondorioz jarduera-tasa 0,8 ehuneko-puntu gehitu eta %54,9an kokatu zen 2007ko hirugarren hiruhilekoan.


Euskal AEko biztanleria okupatua 970.100 pertsona dira. Biztanleria landunaren igoerak, sexuari dagokionez, gizonezkoei zein emakumezkoei eragin zien, baina gizonen okupazioak bilakaera hobea izan zuen, aurreko hiruhilekoan baino 11.500 gizon okupatu gehiago izan baitziren. Okupazioa hiru lurraldeetan gehitu da. Bizkaiak 15.400 enplegu garbi gehiago ditu; Arabak 1.600 gehiago eta azkenik Gipuzkoak 800 gehiago.


Zerbitzuen sektoreak 13.000 lanpostu garbi irabazi ditu, eraikuntzak 4.100 eta industriak 800 azken hiru hiletan


2007ko bigarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean eta eraikuntzan okupatuak nabarmen igo ziren: 13.000 langile gehiago izan ziren zerbitzuetan eta beste 4.100 eraikuntzan. Gero industria dator, +800; eta nekazaritzan galera dago, -300.


Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %67,7koa izan zen, hots, hiru hilabete lehenago baino 1,4 ehuneko-puntu gehiago. Tasa hori gizonezkoentzat %77,8koa da eta emakumezkoentzat, berriz, %57,3koa.


Lurraldeka, okupazio-tasa altuena Gipuzkoak lortu zuen, %69,9, aurreko hiruhilekoaren aldean lau hamarren gehiago; ondoren Arabak %68,9koa (zortzi hamarren gehiago), eta baxuena Bizkaiak, %66koa (baina hazkunderik handiena du, 2,1 ehuneko-puntu gehiago).


Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 16.000tan handitu da, eta aldi baterakoa dutenena 3.700etan.


2007ko hirugarren hiruhilekoan soldatakoen kopuru osoa 802.000 da; aurreko hiruhilekoan baino 19.900 gehiago. Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 16.000tan igo da, 612.500 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 3.700 gehiago dira, 189.400 guztira.


Biztanleria landunaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)


Iturria: EUSTAT


2007ko hirugarren hiruhilekoan 798.700 bat etxe daude Euskal AEn, horietako ia herenean ez dago pertsona aktiborik; 10etik ia 7an pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 10.800 familia gehiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dauden etxeak 9.900 dira (guztirakoaren %1,2), aurreko hiruhilekoan baino 600 gutxiago.


Euskal AEn langabezia tasa %3,1era jaitsi da


Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak urteko hirugarren hiruhilekoan 30.800 direla zenbatetsi da. Langabezian dauden emakumeen kolektiboa (15.300 pertsona) 1.100 gehiago dira. Gizonen artean, berriz, hirugarren hiruhilekoan 4.200 gutxiago dira langabeak; 15.500 guztira.


Euskal AEko lanmerkatuko 2007ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabeziatasa hiru hamarretan jaitsi da, aurreko hiruhilekoaren aldean; %3,1ekoa da Emakumeen langabeziari dagokionez, %3,6ra igo da (ehuneko 0,2 puntu gehiago), eta gizonezkoena zortzi hamarren gutxitu da eta %2,7koa izan da. Gazteen langabezia-tasa 0,2 puntu igo zen; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 4.500 gazte daude langabezian (%7,2).


Lurraldeka, Araban, 3.200 langaberekin, kopurua 200etan murriztu da eta langabeziatasa %2,2koa izan da. Bizkaian 19.200 langabe izan dira, duela hiru hilabete baino 2.900 gutxiago; langabeziatasarik txarrena izaten jarraitzen du (%3,7). Gipuzkoan 100 lagun gehiago daude langabezian, 8.500 guztira, eta tasa egonkorra, %2,6.


Euskal AEko langabezia-tasa, 2007ko hirugarren hiruhilekoan, euro-eremuko herrietakoa baino ehuneko 3,8 puntu txikiagoa da. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2007ko abuztuan, eremu hartan, langabezia-tasa %6,9koa izan zen. Europar Batasuneko tasa, 2007an berau osatzen duten 27 herrialdeak kontuan hartuta, %6,7koa da.


Azken urtean 10.400 lanpostu garbi sortu dira


Biztanleria landunak gora egin du azken hamabi hilabeteetan. 10.400 pertsona gehiago dira, hau da, %1,1 gehiago. Igotze hau hiru herrialdeetatik bitan izan da; 9.800 lanpostu garbi sortu dira Bizkaian eta 800 Araban. Gipuzkoak lehengoan dirau. Azken urtean zerbitzuen sektoreak sortu ditu lanposturik gehien, 12.300; ondoren eraikuntza dator, 4.400 enplegu garbirekin. Bestalde, industrian enplegu-maila 4.400 pertsonatan jaitsi da; halere, esan den bezala, hirugarren hiruhilekoan eten egin da joera negatiboa eta 800 pertsona okupatu gehiago izan dira. Lehen sektorean 1.900 pertsona okupatu galdu dira.


Azken hamabi hiletan okupazio-tasan ehuneko 1,3 puntuko igoera izan zen gizonezkoentzat, eta emakumezkoentzat, aldiz, lau hamarrenekoa. Okupazioa hiru lurraldeetan gehitu da, urte arteko erkaketa eginda: Bizkaian ehuneko 1,4 puntu, Gipuzkoan 0,2 eta Araban 0,1.


Azken urtean behin-behineko soldatakoen kopurua 35.900etan gutxitu da, eta kontratu mugagabea dutenena 44.600etan handitu. Beraz, nabarmentzekoa da kontratu mugagabea duten soldatakoen kopuruaren pitinkako hazkundea; izan ere, 2007ko hirugarren hiruhilekoan guztirakoaren %76 dira; orain urtebete %72 ziren.


Euskal AEn langabezia-tasa 0,5 ehuneko-puntu jaitsi zen azken urtean


Langabezia-tasa %0,5 jaitsi zen azken urtean (%3,6tik %3,1era). Beraz, 5.400 pertsonak utzi zioten langabe izateari Euskal AEn. Hiru lurraldeetan jaitsi da langabezia tasa. Jaitsierarik aipagarriena Araban izan da (%0,9 gutxiago); Bizkaian ondoren (%0,7 gutxiago) eta Gipuzkoan (%0,1 gutxiago).



BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)


+*p.p.+ = Aldea, ehunekotan. Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo
Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %1,9 gehitu da eta langabezia-tasa hiru hamarren jaitsi 2007ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3er trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/10/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004343_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali