HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2007/09/14ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2007KO 2. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %16,6 igo ziren 2007ko bigarren hiruhilekoan



Inportazioak urte arteko %12,7 gehitu ziren aldi berean


EUSTATek landutako datuen arabera, Euskal AEko esportazioak 4.780,4 milioi eurora iritsi ziren 2007ko bigarren hiruhilekoan. Zifra hauen arabera urte arteko hazkunde-tasa %16,6 da; izan ere, 2006ko bigarren hiruhilekoan 4.101,0 milioi euro izan ziren.


Inportazioak, aldi berean, 4.876,2 milioi izan ziren; 2006ko aldi berekoak baino %12,7 gehiago.


Esportazioen eta inportazioen hiruhilekoetako bilakaerak erritmo desberdinak izan ditu Euskal AEko hiru lurraldeetan. Bigarren hiruhilekoko esportazioak %18,4 hazi ziren Gipuzkoan, %17,5 Araban eta %14,4 Bizkaian. Gipuzkoako esportazioak ondokoen hazkundeetan bermatu ziren: Metalak eta beren manufakturak, Material elektrikoa eta Garraio materiala. Arabakoak, berriz, ondokoetan: Garraio materiala, eta Metalak eta beren manufakturak. Bizkaian, Ekipoko ondasunen eta Metalen eta beren manufakturen esportazioen hazkundea dago.


Inportazioen atalean, are handiagoak dira lurraldeen arteko desberdintasunak: Gipuzkoan %22,6 hazi ziren, batez ere Metalak eta beren manufakturak eta Ekipoko ondasunak atalengatik; Araban %14,6, Metalak eta beren manufakturak eta Material Elektrikoa atalei esker eta Bizkaian %9,0, Metalak eta beren manufakturak eta Material Elektrikoari esker.



2007ko lehenengo seihilekoaren balantzea



Lehenengo seihilekoan esportazioak %12,8 hazi ziren eta inportazioak %8,8.


2007ko lehen seihilekoan Euskal AEko esportazioak 9.324,6 milioi izan ziren, 2006ko lehen seihilekoan baino %12,8 gehiago. Inportazioak 9.154,7 milioi izan ziren, %8,8 gehiago.


Urteko lehen seihilekoko salerosketen (esportazioak+inportazioak) guztirakoa 18.479,3 milioi izan zen; 2006ko lehen seihilekokoa, 16.676,8, baino %10,8 gehiago.


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2006-2007ko lehenengo seihilekoa. Euroak milakotan.


Iturria: Eustat.


Lehen seihileko honetako kanpo saldoa berriz ere superabitean sartu da; merkataritza saldo positiboa 169,9 milioi izan da; orain urtebete defizita 150,2 zen. Bestalde, kanpo saldo ez-energetikoa, 2.115,1 milioi, %2,8 murriztu zen. Horren ondorioz, esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasa igo egin da eta iazko %98,2tik aurtengo %101,9ra pasa da. Produktu ez-energetikoen estaldura 2006ko lehen seihilekoko %140,5etik aurtengo %132,6ra jaitsi da.


27-Europar Batasunera egindako esportazioak %15,4ko hazkundea izan dute; Frantziara egindakoak %9,7 hazi dira eta Alemaniarakoak %21,8; Euskal AEko bezerorik onenak diren horiek, guztira, Europar Batasuna helbide duten esportazioen %48,2 osatzen dute. Igo egin ziren, baita ere, ondokoetara egindakoak: Italia (%1,3), Erresuma Batua (%7,7), Portugal (%17,7), Belgika (%37,4) eta Herbehereak (%60,2). Estatu Batuetara egindakoak, berriz, jaitsi egin ziren (%-15,6). Europar Batasunetik etorritako inportazioak %16,6 hazi ziren: Alemania (%17,1), Frantzia (%18,8), Erresuma Batua (%19,3) eta Italia (%25,9). Estatu Batuetatik etorritako inportazioak %22,9 hazi ziren. Europar Batasunarekiko merkataritza saldoa hobetu egin zen, Alemania eta Portugalekiko kanpo saldoari esker, nahiz eta Frantzia, Italia eta Erresuma Batuarekikoak murriztu.


Esportazioen guztirakoari hazten lagundu dioten muga-zergen taldeak hauek izan dira: Metalak eta beren manufakturak (%23,1); Nekazal produktuak (%19,0), Papera (%13,0), Plastikoak eta kautxua (%16,8) eta Ekipoko ondasunak (%8,7). Inportazioei dagokienez, atzerrian egindako erosketen protagonista honako muga-zergen taldeak izan dira: Ekipo-ondasunen esportazioak (%11,6), Metalak eta beren manufakturak (%38,3) eta Plastikoak eta kautxua (%23,4) igo egin dira. Metal produktuen eta energetikoen inportazioak jaitsi egin ziren (%-12,6).


Arabako esportazioak izan dira seihileko honetan hazkunderik handiena izan dutenak, urte arteko tasa %16,5 izan da; lurralde rankingean erdian dago Gipuzkoa, %12,1, eta apalagoa izan zen Bizkaiko bilakaera, %10,9. Gipuzkoara egindako inportazioak izan dira gehien hazi direnak (%21,4); Arabarakoak %12,1 hazi dira eta Bizkaiko urte arteko hazkundea %3,9 izan da

Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritza. (Joera)


Iturria: Eustat.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %16,6 igo ziren 2007ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2007
Eguneratze data : 
2007/09/14
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004322_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali