HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2007/12/03ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2007KO 3. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %17,2 igo ziren 2007ko hirugarren hiruhilekoan



Inportazioek %5,9ko hazkunde nominala izan zuten urte arteko aldi berean


Euskal AEko esportazioak %17,2 hazi ziren 2007ko hirugarren hiruhilekoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Guztirakoa 4.542,6 milioi eurora iritsi zen, iazko 3.876,9 milioien aldean. Euskal AEko esportazioek hirugarren hiruhileko horretan izandako hazkundeak berretsi egin du urtean zehar atzerrira egindako salmentek izandako bilakaera positiboa, esportazioek %14,2ko hazkundea metatu baitute joan diren bederatzi hilabeteetan.


Guztizko inportazioak %5,9 igo dira eta 4.460,8 milioi eurora iritsi ziren 2007ko hirugarren hiruhilekoan. Inportazio ez-energetikoek %15,2ko hazkundea izan badute ere aurreko urteko aldi beraren aldean, gai energetikoen inportazioen murrizketak, %9,9, apaldu egin du guztizkoaren hazkundea. 2007ko lehenengo bederatzi hilabeteetako metatuak %7,8ko hazkundea izan zuen, 2006ko aldi beraren aldean, eta %19,1ekoa ez-energetikoetan.


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2006-2007ko hirugarren hiruhilekoa. Milaka eurotan.



Iturria: Eustat


Atzerriarekin egindako transakzioen guztizko bolumena -esportazioen eta inportazioen batura-, 2006ko lehen hiruhilekoko 8.090,9 milioi eurotik 2007ko lehen hiruhilekoko 9.003,4 milioi eurora igo zen.


Merkataritza-saldoak superabita izan du, aurreko hiruhilekoko joera aldatu duelarik. 2006ko hirugarren hiruhilekoan 337,0 milioiko defizita izan zen; aurten, uztail eta irailaren artean 81,9 milioiko superabita. Esportazioek inportazioen gainean zuten estaldura-tasak gora egin du: 2006ko hirugarren hiruhilekoan %92,0 zen, eta %101,8 2007ko aldi berean. Esportazio ez-energetikoen estaldura-tasak, izakera bereko inportazioen gainean, hiru puntu ia irabazi ditu; lehengo urteko %132,1etik aurtengo %134,8ra


Europako Batasunera egindako esportazioek urte arteko %7,2ko hazkundea izan dute, esportazio guztien batez bestekoaren (%17,2) azpitik, gure esportazioak doazen herrialdeetako tasa txikiagoen ondorioz. Frantziara egindako esportazioak %6,0 igo ziren; Alemaniarakoak %2,5. Italiarakoak %-1,6 eta Erresuma Baturakoak %-0,2; jaitsiera apalak, beraz. Portugalek (%15,2), Belgikak (%31,7) eta Herbehereek (%26,3) tasa positiboak eta altuagoak izan zituzten esportazioetan. Europako Batasunetik kanpo India (153,0%), Brasil (35,0%) eta Txinako (29,1%) hazkundeak nabarmentzekoak dira. Europar Batasunetik etorritako inportazioak %7,3 hazi ziren: Alemaniatik (%8,2), Frantziatik (%2,5), Erresuma Batutik (%3,5) eta Italiatik (%19,5).


Euskal AE osotara hartuta, bolumen handieneko muga-zergen sekzioek eragin zuten hiruhileko horretako esportazioen bilakaera positiboan. Metalak eta euren manufakturak %39,0 gehitu zituen atzerriko salmentak; material elektrikoak %13,3; garraio-materialak %6,4, metal produktuak %13,1, eta plastiko eta kautxuak %7,5, besteak beste. Inportazioen atalean, metalak eta euren manufakturak %17,7 igo ziren, material elektrikoa %14,8 plastiko eta kautxuak %13,9, garraio-materiala %20,7; baina metal-produktuak %9,9 jaitsi ziren, jaitsiera honek inportazioen bilakaera baldintzatzen zuelarik.


Gipuzkoako esportazioek izan zuten urte arteko hazkunderik handiena, %32,1, 2007ko hirugarren hiruhileko honetan. Garraio-materiala (%28,5), metalak eta beren manufakturak (%102,1) eta material elektrikoa (% 9,3) sekzioen inportazioen eraginez. Gipuzkoarako inportazioak %9,0 gehitu ziren, urte arteko hazkunde nabarmenak ondokoek izan zituztelarik: garraio-materiala (%19,2), metalak eta beren manufakturak (%7,9) eta material elektrikoa (% 11,8) .


Bizkaiko esportazioen urte arteko hazkundea %13,6 izan zen; material elektrikoa (%25,6), metalak eta euren manufakturak (%14,1), eta metal-produktuak (%12,8) sektoreetan bermatuta. Inportazioen atalean %3,2ko hazkundea dago, produktu energetikoen (%-10,5) eragin murriztaileagatik; metalak eta beren manufakturak (%25,9) eta material elektrikoa (%20,1) ez dira nahikoa izan murrizketa hori orekatzeko.


Arabako esportazioen hazkundea apalena izan da (%4,5); izan ere, jaitsi egin dira garraio materialenak (%-5,5), eskualdeko esportazioen %42 izanik. Elikagaietan (%50,5) izan da esportazioen hazkunderik handiena; ondoren, metalak eta beren manufakturak (%15,3). Arabarako inportazioek urte arteko %13,1eko hazkundea izan zuten 2007ko hirugarren hiruhilekoan: garraio-materiala (%20,6), metalak eta beren manufakturak (%10,3) eta material elektrikoa (% 9,2) .


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritza. (Joera)



Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %17,2 igo ziren 2007ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º TRIMESTRE DE 2007
Eguneratze data : 
2007/12/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004391_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali