2007/10/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2007ko ABUZTUA


Euskal AEko industria %2,6 hazi zen 2007ko abuztuan


2007ko lehen zortzi hilabeteetako hazkunde metatua %3,9 izan da.



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2006ko hil beraren aldean %2,6 hazi da 2007ko abuztuan. Urteko lehen zortzi hilabeteetan %3,9ko hazkunde metatua izan da, 2006ko aldi beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2007ko abuztuan % 3,5 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.


Industri jardueraren balantzea urteko lehen zortzi hiletan urte arteko %3,9ko hazkundearekin ixten da; ekipoko eta bitarteko ondasunek jokaera azpimarragarria izan dute; berriz, energiako sektorean eta kontsumoko ondasunenean tasa negatiboak izan dira (batez ere kontsumo ez iraunkorraren ondasunetan).


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



(*) 2007ko uztail-abuztuko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat.

Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreka, eta industri sektore handien sailkapenetik, 2007ko abuztuko indizearen bilakaeran, 2006ko abuztuaren aldean, hazkundea daukagu Ekipoko ondasunetan (%5,0), Bitarteko ondasunetan (%3,5) eta baita Kontsumoko ondasunetan ere (%1,5), Kontsumo iraunkorraren ondasunetan (%1,3) eta ez-iraunkorretan (%1,5) izandako igoerengatik. Energiaren sektorean %0,2ko jaitsiera izan da.


2007ko abuztuko hil arteko aldakuntzak positiboak izan dira 2007ko uztailaren aldean industri sektore handi guztientzat, Energiarentzat izan ezik (%-0,2). Ekipoko ondasunak %5,9 igotzen dira; Bitarteko ondasunak %1,9 eta Kontsumoko ondasunak %7,9. Kontsumoko ondasunen bi osagaien artean kontsumo iraunkorrekoek hil arteko %5,3ko igoera izan dute eta ez-iraunkorrekoek %9,2koa.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak joera ezberdinak izan ditu: Gipuzkoan %5,9 hazi da, eta Bizkaian (%2,5); Araban (%-3,9) jaitsi egin da.


Hil arteko hazkundetasak, 2007ko abuztua uztailaren aldean, positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %6,3 hazi zen, Bizkaian %1,8 eta Gipuzkoan %4,0.


Taula: 2007ko ABUZTUA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).


“T” urteko urtarriletik azken hilera arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko “T-1” aldi beraren aldean.. Iturria: Eustat.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria %2,6 hazi zen 2007ko abuztuan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/10/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004339_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali