2007/11/02ko prentsa-oharra

BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA. TXIKIZKAKOAK (BMIt). 2007ko 3. hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %3,5 hazi ziren 2007ko hirugarren hiruhilekoan



Merkataritza espezializatuko salmentek urte arteko %4ko hazkundea izan zuten eta ez-espezializatukoek %2,6koa


Eustatek emandako datuen arabera, 2007ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %3,5 igo ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko berdinaren aldean. Hazkunde nominal hori, prezioen eragina kenduta, %2,2ko urte arteko bilakaera positiboa izan zen, balio errealetan.


Urte arteko hazkunde-tasa errealak. Euskal AE


Iturria: Eustat.


Txikizkako merkataritzaren (espezializatuaren) salmenta nominalak %4,0 handitu ziren 2007ko hirugarren hiruhilekoan, 2006ko aldi beraren aldean. Gehikuntza nominal hori, prezioen bilakaera kontuan hartuta, %2,9koa dugu, kopuru errealetan.


Balio nominaletan, txikizkako merkataritza ez-espezializatua % 2,6 hazi zen urteko hirugarren hiruhileko horretan. Hala ere, urte arteko tasa errealaren aldaketa %0,6koa izan zen, 2006ko hiruhileko berdinarekin alderatuta.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkunde-tasarik handiena “bestelako kontsumo gaiak” (kirolak, jostailuak, optikak eta liburu-dendak, besteren artean) sektorean izan zen: %7,3ko hazkunde nominala, %6,2koa balio errealetan. Pertsonak hornitzeko ekipamenduko ondasunek hazkunde azpimarragarria izan dute, %5,1 termino nominaletan. Termino errealetan tasa positiboa da, baita ere, %4,6. Jateko produktuen salmentak %1,9 hazi ziren uneko euroetan; %1,4ko atzerakada izan zuten balio errealetan. Etxeko ekipamenduan %0,5eko jaitsiera izan da, %-2,6 termino errealetan.


Lurralde historikoka, 2007ko hirugarren hiruhileko horretako txikizkako sektorearen salmenten hazkunderik handiena Gipuzkoan izan zen, %3,8ko urte arteko igoerarekin: txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentak %4,8 igo ziren eta %2,0 ez-espezializatuarenak.


Arabak bitarteko bilakaera izan zuen %3,4ko hazkundearekin: %4,4 igo ziren merkataritza espezializatuaren salmentak, eta %1,5 ez-espezializatuarenak.


Lurraldeka, txikizkako merkataritzako urte arteko hazkunderik txikiena Bizkaian (%3,3) izan zen: %3,4ko hazkundea izan zuen txikizkako merkataritza espezializatuak, eta %3,2koa ez-espezializatuak, biak ere urte arteko aldakuntza nominaleko balioetan.


2007ko hirugarren hiruhilekoan merkataritza sektoreko enpleguak izan zuen hazkundea %1,8koa izan zen eta lurraldeka honakoak izan ziren datuak: Araban %3,2 igo da, Bizkaian %2,0 eta Gipuzkoan %0,9. Aurreko urteko aldi bereko batez bestekoaren gaineko hazkundea %1,5 izan zen hiru lurraldeen multzorako; %2,1 Gipuzkoan, %1,2 Bizkaian eta %1,1 Araban.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %3,5 hazi ziren 2007ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/11/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004350_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali