2007/11/9ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2007ko 3. hiruhilekoa


Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %6,1 gehitu dira 2007ko hirugarren hiruhilekoan


Handizkako merkataritzaren salmentek %7,3ko hazkunde nominala izan dute, eta txikizkako merkataritzaren salmentak %3,5 gehitu dira urteko eurotan


EUSTATen datuen arabera, 2007ko hirugarren hiruhilekoko Barne-Merkataritzaren Indizeak %6,1eko urte arteko gehikuntza nominala izan du aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen igoeraren eragina kenduta, urteko hirugarren hiruhilekoan merkataritza-sektoreko salmentak %2,6 gehitu dira. 2007ko lehenengo hiru hiruhilekoetan pilatutako salmentek %6,4ko gehikuntza nominala eta %2,2ko hazkunde erreala izan dute.


1. taula. - Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal Autonomia Erkidegoa. (%)



Iturria: EUSTAT


Urteko hirugarren hiruhilekoan handizkako merkataritzan %7,3 gehitu dira urte arteko salmentak, eta txikizkako merkataritzan %3,5 gehitu dira.


Handizkako sektorean, salmenta nominal handienak makineria eta tresneriaren sektorean eman dira (%24,8). Gainerako produktuen salmentek hazkunde nominal neurrizkoagoak izan dituzte: produktu erdilanduak eta txarra (%5,7), elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%4,7) eta nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%3,0).


Txikizkako sektore espezializatuan, ondoko sektoreetan eman dira salmenten gehikuntza handienak: bestelako kontsumo ondasunak (%7,3) eta pertsonen hornikuntzako produktuak (%5,1). Elikagaien salmentak %1,9 gehitu dira; etxearen hornikuntzarako gaien salmentak, aldiz, %0,5 murriztu dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.


Espezializatu gabeko txikizkako merkataritzaren salmentak %2,6 gehitu dira, balio nominaletan, 2007ko hirugarren hiruhilekoan.

Lurralde historikoka, Barne-Merkataritza Indizeak Bizkaian izan du hazkunde nominal handiena (%7,3) eta gero Gipuzkoan, urte arteko %5,3ko hazkunde-tasarekin. Azkenik, Araba kopuru neurrizkoagoarekin gelditu da, %3,5eko hazkunde nominalarekin alegia. Datu nominal hauek erreal bihurtuz gero, hurrengo emaitzak lortuko dira: merkataritzako salmentak %3,6 gehitu dira Bizkaian, %2,2 Gipuzkoan eta %0,1 Araban.


Bizkaian, handizkako sektoreko salmentek (%9,1) txikizkakoak (%3,3) baino bilakaera positiboagoa izan dute. Gipuzkoan gauza bera gertatu da, handizkako sektorearen salmentak (%6,1) txikizkakoarenak (%3,8) baino gehiago gehitu baitira. Araban, handizkako merkataritzaren eta txikizkako merkataritzaren salmentak antzera gehitu dira (%3,5 eta %3,4, hurrenez hurren). Datu horiek guztiak urte batetik bestera egon diren aldaketen balio nominalak dira.


Bestalde, 2007ko hirugarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorean lan egin duen pertsona kopurua %1,2 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: handizkako sektorean %0,3 gehitu da kopuru hori eta txikizkako merkataritzan %1,8. Lurraldeka, sektore honetako enpleguaren hiruhilekoen arteko gehikuntzarik handiena Araban eman da (%2,4). Bizkaian, %1,3 gehitu da eta Gipuzkoan enplegua %0,5 gehitu da, 2007ko bigarren hiruhilekoaren aldean betiere.


2. taula.- Barne-merkataritzaren indizea. Euskal Autonomia Erkidegoa. 2007ko 3. hiruhilekoa.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. el.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %6,1 gehitu dira 2007ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004353_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali