HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Ezkontza zibil gutxiago...

2007/09/14ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2007ko lehen hiruhilekoa



Ezkontza zibil gutxiago izan ziren 2007ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino



Mantendu egin zen gero eta nagusiago ezkontzeko joera



Euskal AEn 1.084 ezkontza izan ziren 2007ko lehen hiruhilekoan, hau da, 2006ko laugarren hiruhilekoan izandako 1.714ak baino %37 gutxiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean izandako kopuru berbera, gutxi gorabehera, Eustaten datuen arabera. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egiten da, batez ere urtarrilean eta otsailean.



Aurreko urteetan gertatu den bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (%75,1) hiruhileko horretan izan da, erlijiozko ezkontzak baino halako hiru. Halere, aurreko urteko aldi beraren aldian %1,6 jaitsi da ezkontza zibilen portzentajea. Bizkaian eta Gipuzkoan 2006ko lehenengo hiruhilekoaren aldean jaitsi egin ziren eta %79,3ra eta %69,5era iritsi ziren, hurrenez hurren. Araban, berriz, igoera apala gertatu zen eta ezkontza zibilen portzentajerik altuena du (%81,6).



2007ko lehen hiruhileko horretako 1.084 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 1.054 gizonezko eta 1.062 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik, 916 senarrentzat (%86,9), lehen ezkontza izan zen; 10 alargun eta 128 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea handiagoa izan zen gizonena baino; 932 izan ziren (%87,8); alargunak 10 eta dibortziatuak 119.



Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren arteko %79,5ek 30 urtetik gora zituzten ; emazteen artean, berriz, %67,6k. Proportzio horiek 2006ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%79 eta %65 hurrenez hurren) eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.



Bestalde, sexu bereko pertsonen artean 27 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino 12 gutxiago; 16 gizonen artekoak eta 11 emakumeen artekoak.



1. grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ezkontza zibil gutxiago izan ziren 2007ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/09/14
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004320_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali