2007/09/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007KO ABUZTUA



Industri prezioak ez ziren aldatu 2007ko abuztuan


Industriako prezioen urte arteko hazkundea (2007ko abuztua 2006ko abuztuaren aldean) %3,8koa izan zen


Euskal AEko industri prezioak ez ziren aldatu (%0,0) 2007ko abuztuan, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %3,8ko hazkundera iritsi zen. 2007.ean, orain arte, industri prezioek %4,0ko igoera izan dute.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2007ko abuztuko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2007ko abuztuan, energia elektrikoa, gasa eta ura (%2,4), metalezko eta ez-metalezko meak (%1,8), elikaduraren industria (%0,9) eta papera, argitalpena eta arte grafikoak (%0,7) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: petrolioa fintzea (% -1,9), ehungintza eta jantzigintza (%-0,2), eta kautxua eta plastikoa (%-0,1).


2006ko abuztutik 2007ko abuztura arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan izan dira: “metalurgia eta gai metalikoak” (%7,4), “elikaduraren industria (%6,8) industria ez-metalikoa (%5,9), “garraioaren materiala (%4,6) eta bestelako manufakturak (%4,5). Prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “petrolioaren birfinketa” (%-3,9), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%0,4), “papergintza, edizioa eta arte grafikoak” (%1,0) eta ehungintza eta jantzigintza (%1,5).


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abuztuan, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energia %0,6 jaitsi da; Bitarteko ondasunek aldaketarik ez %0,0; Ekipoko ondasunek %0,3ko gorakada izan zuten; Kontsumoondasunek %0,4ko gorakada izan zuten, Kontsumoondasun eziraunkorrek izandako igoeraren eraginez (%0,5); izan ere Kontsumoondasun iraunkorrek abuztuan ez zuten aldaketarik izan (%0,0) .


Sektore multzo garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak izan direla erakusten dute. Energiaren prezioak %2,6 murriztu dira. Tarteko Ondasunen prezioak %5,9 gehitu dira, Ekipamenduko Ondasunenak %3,8 gehitu dira eta Kontsumo-ondasunenak %4,0. Azken hauen artean, %4,7 igo dira Kontsumo-ondasun ez Iraunkorren prezioak eta %2,7 Kontsumo-ondasun Iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak ez ziren aldatu 2007ko abuztuan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004329_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali