2007/10/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007KO IRAILA



Industri prezioak ez ziren aldatu 2007ko irailean


Industri prezioen urte arteko igoera (2007ko iraila, 2006koarekin alderatuta) % 4,5ekoa izan da.


Euskal AEko industri prezioak ez ziren aldatu (%0,0) 2007ko irailean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 4,5 hazi da. 2007.ean, orain arte, industri prezioek %4,0ko igoera izan dute.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2007ko irailerainoko urte arteko hazkundea.

Iturria: EUSTAT


Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2007ko irailean, petrolioa fintzea (%3,6), metalezko eta ez-metalezko meak (%2,4), zuraren industria (%0,3), janari-industria (%0,2), eta ez-metalezko industria (%0,2) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-3,0), “Metalgintza eta metalezko gaiak” (%-0,6), “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-0,4), eta Beste manufakturak (%-0,1).


Urte arteko aldian (2007ko iraila, 2006koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%10,5), janari-industria (%7,1), metalezko eta ez-metalezko meak (%7,0, ), ez-metalezko industria (%5,6), metalgintza eta metalezko gaiak (%5,2), Prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “material elektrikoa (%-0,2), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-0,1), “ehungintza eta jantzigintza (%-0,4) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-1,5)


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, irailean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Bitarteko ondasunak %0,5 jaitsi dira; Energia %1,5 igo da; Ekipoko ondasunek %0,3ko gorakada izan zuten; Kontsumo-ondasunek %0,1eko gorakada izan zuten, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek izandako igoeraren eraginez (%0,1); izan ere Kontsumo-ondasun iraunkorrek abuztuan ez zuten aldaketarik izan (%0,0) .


Sektore multzo garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasunak izan direla erakusten dute. Energiaren prezioak %7,0 hazi dira. Tarteko Ondasunen prezioak %4,3 gehitu dira, Ekipamenduko Ondasunenak %3,8 gehitu dira eta Kontsumo-ondasunenak %4,4. Azken hauen artean, %5,0 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %3,1 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak ez ziren aldatu 2007ko irailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004346_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali