2007/11/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007KO URRIA



Industri prezioak ez ziren aldatu 2007ko urrian


Industria-prezioen urte arteko hazkundea (2007ko urria 2006ko urriaren aldean) %4,7koa izan zen


Euskal AEko industri prezioak ez ziren aldatu (%0,0) 2007ko urrian, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %4,7 hazi zen. 2007.ean, orain arte, industri prezioek %4,3ko igoera izan dute.


Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekotan



(*) 2007ko urrirainoko urte arteko hazkundea.

Iturria: EUSTAT


Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2007ko urrian, “petrolioa fintzea” (%1,9), , “elikadura-industria” (%1,4), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%1,1) eta “metalezko eta ez-metalezko meak” (%0,4) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan beherakadak izan dituzten sektoreak hauexek izan dira: “metalurgia eta metalezko gaiak (%-1,0), “ez metalezko industria” (%-0,4) eta “industria kimikoa” (%-0,1).


Urte arteko aldian (2007ko urria, 2006koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%15,0), elikadura-industria (%8,5), metalezko eta ez-metalezko meak (%7,3), ez-metalezko industria (%5,1), garraio-materiala (%4,6), Prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “material elektrikoa (%1,4), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%0,4), “ehungintza eta jantzigintza (%-0,1) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,7)


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Bitarteko ondasunak %0,5 jaitsi dira; Energia %1,7 igo da; Ekipoko ondasunek %0,1eko jaitsiera izan zuten; Kontsumo-ondasunek %0,6ko gorakada izan zuten, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek izandako igoeraren eraginez (%0,9); izan ere, Kontsumo-ondasun iraunkorrek urrian ez zuten ia aldaketarik izan (%0,1) .


Sektore multzo garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasunak izan direla erakusten dute. Energiaren prezioak %10,2 hazi dira. Tarteko Ondasunen prezioak %3,5 gehitu dira, Ekipamenduko Ondasunenak %3,9 gehitu dira eta Kontsumo-ondasunenak %5,0. Azken hauen artean, %5,9 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %3,1 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak ez ziren aldatu 2007ko urrian

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004359_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali