HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzen kopuruak igoera...

2007/12/14ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE), 2007ko 2. hiruhilekoa




Jaiotzen kopuruak igoera apala izan du 2007ko bigarren hiruhilekoan



5.063 haur jaio ziren 2007ko bigarren hiruhilekoan eta erdia baino gehiago lehenengoak izan ziren



2007ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.063 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino pittin bat gehiago, EUSTATen datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban 751 haur jaio ziren, Bizkaian 2.562, eta Gipuzkoan 1.750.


Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %27,1 hartu zuten, eta bost puntu igo ziren 2006ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Bizkaia (%29,4) izan zen Euskal AEko kopuru orokorra baino handiagoa izan zuen lurralde bakarra. Araban eta Bizkaian ehunekoak pixka bat txikiagoak dira, %26,6 eta %24 hurrenez hurren.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2007ko bigarren hiruhilekoan jaioen erdiak baino gehiago, hots, 2.862 haur, lehenengoak izan ziren; 1.818 haur (%35,9) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %7,6ra iritsi ziren. Bizkaian (%40,2), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%43,5) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde horretan baino ez zen gertatu. Aitzitik, Araban eta Gipuzkoan ehuneko hori gainditu egin zen, %44,6ko eta %47,8ko ehunekoak izan baitzituzten, hurrez hurren.



Lau jaiotzatatik hirutan amak 30 urte baino gehiago izan zituen



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, oraindik ere nagusi da 3034 urteko amen taldea. Beraiek izan ziren, bigarren hiruhilekoan ere erditu zirenen ia erdiak. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 3539 urte artekoa (%26,1) eta 2529ko taldea beherago geratu da, erditzeen %17,5 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %6 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %4,5 besterik ez zuen ekarri.


Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen %15,7 25 urtetik beherakoak baitziren, eta 25-29 urteen artekoak %22,7.


1.- taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa.



1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua.

Oinarria 100 =b.b. Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: +www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzen kopuruak igoera apala izan du 2007ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/12/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004397_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali