HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Lau jaiotzatik hirutan...

2007/09/25eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2007ko 1. hiruhilekoa


Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urte baino gehiago izan zituen


Jaiotakoen erdia baino gehiago lehenengo seme-alabak izan dira.


EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikako 2007ko lehen hiruhilekoko datuetan, 4.858 jaio jaso ziren, hots, iazko aldi berean izandakoen antzeko kopurua. Lurraldez lurralde, Araban 707 haur jaio ziren, Bizkaian 2.462, eta Gipuzkoan 1.689.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2007ko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.778 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.740 (%35,8) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alaben portzentajea %7ra iritsi zen.


Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen ia erdiak. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 3539 urte artekoa (%27,3) eta 2529ko taldea beherago geratu da, erditzeen %16,8 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %6,2 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %5 ekarri zuen.


Ama ezkongabe gehiago dago


Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %26,7 hartzen dute, eta bi puntu igo dira 2006ko lehenengo hiruhilekoaren aldean. Gipuzkoa (%25,4) izan da Euskal AEko kopuru orokorra baino txikiagoa izan duen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen %16,5 25 urtetik beherakoak baitziren.


1. taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa.



1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urte baino gehiago izan zituen

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2007/09/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004330_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali