2007/09/27ko prentsa-oharra

IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN GASTU ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA-2005. URTEA



Irakaskuntza publikoko ikastetxeen gastua %15,1 igo zen 2003 eta 2005 artean


Igoera, neurri handi batean, hezkuntza sistemara lehenengo zikloko haur irakaskuntza sartu delako izan da


Irakaskuntza zentro publikoen gastua, guztira, 1.482 milioi euro izan zen; %15,1eko igoera 2003 urtearen aldean, Eustaten datuen arabera. 2005eko BPGaren %2,6 izan zen. Zentro publikoek irakaskuntzako gastu guztiaren %63,9 hartu zuten, pribatuetako gastua 834 milioi izan zelarik.

Gastuaren zatirik handiena, hots, %91 jarduera arruntak ordaintzeko erabili zen, eta gainerako %9 inbertsioetarako. Gastu arrunta 1.349 milioi eurokoa izan zen eta honela banatu zen: %93,4 zuzenean irakaskuntzarako (horren barruan, kapitulurik garrantzitsuena langileria-gastuak hartu zuten, %88 hain zuzen); %1 jarduera osagarrietarako, eta %5,6 batez ere jantokiko eta eskola-garraioko zerbitzuko osagarrietarako.


1.grafikoa: Guztizko gastuaren bilakaera, hezkuntza-mailaren arabera (milioika €tan)


Iturria: EUSTAT


Irakaskuntza-motaren arabera, unibertsitatearen aurreko mailak eman zituzten ikastetxeek guztizko gastuaren %74 hartu zuten, unibertsitateak %21 eta erregimen bereziko irakaskuntzen zentroek gainerako %5. Ikastetxe pribatuekin alderatuta, unibertsitate publikoak guztizko gastuari %10,6 gehiagoko ekarpena egin zion.


2003tik 2005erako bi urteko aldian, ikasleko irakaskuntza-gastuaren hazkunde-erritmoa (%7,9) gehiago hazi da unitateko gastuarena (%5,7) baino.


Ikastetxe publikoetako eskola-unitateko irakaskuntza-gastua 72.582 eurokoa izan zen haur hezkuntzan, eta 71.995 eurokoa lehen hezkuntzan. Irakaskuntza ertainetan, 118.664 eurokoa DBHn, 159.356 euro batxilergoetan eta 134.018 eta 132.871 euro Erdi eta Goi-Mailako Lanbide Heziketan.


Ikasleko irakaskuntzako gastua 4.639 euro izan zen haur hezkuntzan, eta 4.956 lehen hezkuntzan. Irakaskuntza ertainei dagokienez, 7.804 euro DBHkoa, 6.305 Batxilergokoa eta 9.890 eta 8.920 erdi eta goi-mailako Lanbide Heziketakoak, hurrenez hurren. Araubide bereziko irakaskuntzei dagokienez (hizkuntzak, musika, arteak eta lanbideak), berriz, 1.107 eurokoa izan ziren ikasleko gastua eta unibertsitatean 4.943 euro.


Ikastetxe publikoen guztizko sarrerak 1.506 milioi eurokoak izan ziren: sarrera arruntak %91,3 eta kapital-sarrerak %8,7. Sarrera arrunten osagai nagusiak diru-laguntza publikoak izan ziren, %91,6. Iturri pribatuek guztizkoaren %6,7 ekarri zuten, batez ere irakaskuntza-kuoten (%3,7) eta zerbitzu osagarrien (%3,0) bidez.


1. taula.- Aldagai nagusien bilakaeraren laburpena


Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Mª Carmen San Vicente
Tlf:+34-945-01 75 45 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Irakaskuntza publikoko ikastetxeen gastua %15,1 igo zen 2003 eta 2005 artean

Eragiketa : 
Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
Eragiketa kodea : 
042911
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DEL GASTO Y FINANCIACIÓN DE LA ENSEÑANZA PÚBLICA AÑO 2005
Eguneratze data : 
2007/09/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004333_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali