2008/01/14ko prentsa-oharra

ESKOLA-JARDUERARI BURUZKO ESTATISTIKA, 2006/07 ikasturtea


2006/07 ikasturtean %1,6an hazi zen ikasketa ez-unibertsitarioetako ikasle kopurua


Hazkunderik handiena zentro publikoetan izan zen, %2,6


2006/07 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean aritutako ikasle kopurua 372.668 izan zen, aurrekoan baino %1,6 gehiago, Eustaten datuen arabera. Haietatik 341.435 ikasle araubide orokorreko ikasketetan aritu ziren; 5.389 matrikula berri egin ziren.


Azterketa xehatuz, Haur irakaskuntzan (%+4,4) eta Lehen mailan (%+3,3), azken urteetako joerari eutsiz, bilakaera positiboa da, kopuruak 84.851 eta 103.859 ikasle direlarik. Helduentzako heziketan ere matrikula gehiago egin ziren: 26.862, %4,4 gehiago. Heziketa berezian 983 ikasle aritu ziren, %1eko hazkundea.


1. taula-2006/07 ikasturtean matrikulatutako ikasleak



Iturria: EUSTAT.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, ikasle galera izan zen; guztira 68.898 izan ziren, 2005/06an baino %0,8 gutxiago. Batxilergoan 30.043 ikasle aritu ziren, 676 gutxiago, %-2,2. Azkenik, Lan Heziketan 25.939 ikasle aritu ziren, aurreko urtean baino %5,2 gutxiago. Ikasle murrizketa horren arrazoi nagusia maila horietan aritu beharreko azken urteetako biztanleria murrizketa da.


Araubide bereziko ikasketetan ere matrikula gutxiago egin ziren; 31.233, %5,2 gutxiago. Matrikularik gehienak Hizkuntzetan egin ziren, %87, baina %5,9 jaitsiz; Musika ondoren, %2,2 haziz, eta Arte Plastikoak eta Diseinua (%-9,1). Urte honetan lehenengo aldiz irakatsi zen Euskal AEn Goi Mailako Diseinua, 53 ikaslerekin.


Lurraldeka, Araban guztira 54.677 ikasle matrikulatu ziren; Bizkaian 196.570 eta Gipuzkoan 121.421. Nabarmentzekoa da hiru lurraldeetan ikasle kopurua hazi egin dela; %1,5 Gipuzkoan eta Araban; %0,5 Bizkaian.


Hezkuntza sareko zentro pribatuen %83 itunpekoak izan ziren.


Araubide Orokorreko irakaskuntzetan, helduen heziketa aparte utzita, ikasleria ekitatiboki banatu da zentro publiko eta pribatuen artean. %50 dago, ia zehazki, bakoitzean. 2006/07 ikasturtean 153.424 aritu ziren zentro publikoetan eta 160.166 pribatuetan. Mailetako portzentajeei erreparatuz gero bada alderik. Erakunde publikoetan ikasle kopuru handienak izan zituzten mailak: haur hezkuntza (%51), Batxilergoa (%53) eta Erdi mailako lan heziketa (%57). Lehen Mailan (%51), DBHn (%57) eta Goi mailako lan heziketan (%51) portzentajeak handiagoak dira erakunde pribatuetan.

Zentro pribatuen %83 Hezkuntza Sailak itundutakoak dira, erabat edo partzialki. Itundutakoak %98 dira derrigorrezko hezkuntzan, alegia, lehen maila eta DBH. Batxilergoan %97, %93 Lan Heziketan eta %83 haur hezkuntzan.


Maila gainditutakoak ikusita bada alderik: %98 lehen mailan; %80 batxiler eta LHn.


2005/06 ikasturtean 155.762 ikaslek gainditu zuten kurtsoa irakaskuntza ez-unibertsitarioetako mailetan. Haietatik 80.596 (%51,7) emakumezkoak izan ziren.


Guztirakoa araubide orokor eta berezikoen artean banatuz gero, gainditutakoak 142.656 eta 13.106 izan ziren; %89 eta %41.


Araubide orokorreko ikasketen artean Lehen mailan 48.822 ikaslek gainditu zuten kurtsoa, %98; DBHn 60.294k, %87; Batxilergoan 23.338k, %80; Erdi mailako lan heziketan 3.789k, %78; Goi mailako lan heziketan 6.413k, %84.


Kurtsoa gainditutako nesken portzentajea handiagoa da mutilena baino.


Araubide orokorreko ikasketetako gainditutakoen emaitzak ikusi eta badago zer komentaturik sexu eta hizkuntz ereduari begiratuz gero. Sexuari begiraturik, hezkuntza maila guztietan kurtsoa gainditutako nesken portzentajea nabarmen handiagoa da. Batez beste, nesken %91k gainditu zuen, eta mutilen %86k.


1. grafikoa.- Araubide orokorreko ikasketetan kurtsoa gainditutako ikasleak, hezkuntza mailaren eta hizkuntz ereduaren arabera 2006 (%).

Oharra: “B” eredua batxilergo eta LHn “A “ indartua da.

Iturria: EUSTAT.


Hizkuntz ereduaren arabera, guztirakoaren portzentajearen (%89) gainetik B eta D ereduak izan ziren, biak %91rekin A ereduko zentroetan %82 izan ziren gainditutakoak.


Gainditutakoak hezkuntza mailetan banatuz gero, zera ikusten da, antzeko portzentajeak Lehen hezkuntzan gertatzen direla, ereduen artean alderik ez dagoelarik. Gainerakoetan zabaldu egiten da tartea. 2005/06 ikasturtean, DBHn eta Batxilergoan ikasle gehiagok gainditu zuten D ereduan, B ondoren eta gero A. Erdi mailako lan heziketan B eredua nabarmendu zen, A eta gero D zetozelarik. Goi mailako lan heziketan D nagusi berriz, gero A eta gero B.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

2006/07 ikasturtean %1,6an hazi zen ikasketa ez-unibertsitarioetako ikasle kopurua

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE ACTIVIDAD ESCOLAR Curso 2006/07
Eguneratze data : 
2008/01/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004412_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali