HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2006an jaiotakoen artean,...

2008/03/05eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE)2006




2006an jaiotakoen artean, lautik bat guraso ez ezkonduena da



Jaiotze-kopuruak goraka segitzen du, 20.043 izan dira, 2005ean baino %1,7 gehiago



2006.urtean, guraso ezkongabeak zituztela jaiotakoak 4.958 izan ziren; Eustatek landutako datuen arabera Bestela esanda, halakoak izan ziren jaiotzen %24,7, hots, 2005ean (%23,2) baino gehiago. Arabak eta Bizkaiak Euskal AEk baino ehuneko handiagoak izan zituzten, %25,7 eta %25,1; Gipuzkoak, berriz, balio erlatibo txikiagoak izan zituen (%23,9). Azken hamazazpi urteetan guraso ezkon gabekoen haurren ehunekoa hirukoiztu egin da, 1990ean %7,7 baitzen.


2006an 20.043 haur jaio ziren Eukal AEn, %1,7ko hazkundea 2005aren aldean, eta hazkunde hau 2004 eta 2005 artean izandakoa (%0,6) baino handiagoa izan zen. Araban izan zen gehikuntzarik handiena (%4,5), ondoren Gipuzkoan (%3,5) eta Bizkaian %-0,3ko jaitsiera izan zen.


Jaiotzak mila biztanleko 9,5 izan ziren, 1960ko hamarkadako milako 20 haietatik oso urruti. Kopururik handiena Gipuzkoan da (‰10,4), ondoren Araban (‰9,8) eta azkenik Bizkaian (‰8,8).


1976tik aurrera, jaiotzek beheranzko joera nabarmena izan zuten; joera hori, dena dela, moteldu egin zen 80ko urteen amaieran, eta 1994an heldu zen mailarik apalena. 2006ko zifrek berretsi egin dute 1995ean abiatutako jaiotza tasen goraldia.


2006 urtean seme-alabaren bat izan zuten emakumeen %76,5ek hogeita hamar urte edo gehiago zituen. Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %45,4 eman baitu. Beste alde batetik, 2005. urtearekin alderatuta, handitu egin da 35 urtetik gorako amen taldea (%31,1), eta berriz ere 25-29 urte bitarteko taldea (%17,6) baino handiagoa da. Amen batez besteko adina 32,3 urtekoa da; eta lehen haurra eduki dutenena, berriz, 31,1 urtekoa, 2005ekoen antzeko zifrak.


Azken hamar urteotan, 30 urtetik beherako adin-talde guztiek pisua galdu dute, batez ere 25 urtetik 29rako adin-taldea, 7,6 ehuneko-puntu galdu baititu. Aitzitik, 10 puntu baino gehiago gehitu da 35 edo urte gehiagorekin ama izan direnen taldea.


Jaiotza ordenari begiratuz gero, 2006. urtean lehen seme-alabak %57,5 izan ziren, aurreko urtean gertatuaren antzera. Hirugarren eta ondorengo seme-alabak, ordea, %6,7 izan ziren, 2005ekoaren aldean ehuneko puntu erdia gehiago bakarrik.


Erditzeak 19.669 izan ziren: horietatik 19.205, bakunak dira; 454, bikoitzak; eta 10, hirukoitzak.


2006an jaioen artean, 100 emakumeko 106 gizonezko izan zen sexuen arteko erlazioa. Batez beste, 3.297 gramoko pisua izan zuten mutikoek; eta neskatoek, 3.194koa.


1. taula: 2006an bizirik jaioak, amaren egoitzako lurralde historikoaren arabera



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006an jaiotakoen artean, lautik bat guraso ez ezkonduena da

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2006
Eguneratze data : 
2008/03/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004469_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali