2008/02/15eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA-FAMILIAK. 2007ko 4. hiruhilekoa


2007an %14 hazi ziren Interneten erabiltzaileak Euskal AEn



15 urtetik 24ra bitarteko gazteen hamarretik bederatzi Interneten erabiltzaileak dira



Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 14 urte baino gehiagoko Interneten erabiltzaileak 873.200 izan dira 2007ko laugarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako Euskal AE osoko %47,4. 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean %13,9ko hazkundea da.


2007ko bigarren hiruhilekoaren aldean Euskal AEn %3,5ekoa izan zen Interneten erabiltzaileen kopuruaren hazkundea. Araban igo da gehien erabiltzaile kopurua, %9,2 hain zuzen ere; Interneten erabiltzaileen ehunekoari dagokionez, bigarren tokian jarri da, %47,5ekin. Gipuzkoan %2,2 izan da hazkundea eta azken hiru hiletan %46,8 izan da erabiltzaile kopurua. Bizkaian %2,9 izan da hazkundea, eta 14 urte baino gehiagoko biztanleriaren %47,7k erabiltzen du Internet, eskualdeak lehenengo dirauelarik.


Adinaren arabera, 15-24 urte bitarteko gazteen %91,4k erabili du Internet azken hiru hiletan, urte bereko bigarrenean baino %1,8 gehiago Nabarmentzekoa da 55-64 urte bitarteko erabiltzaileen artean %9,6ko hazkundea dagoela eta 45-54 urtekoen artean %5,2koa.


1. grafikoa. 15 urte eta gehiagoko biztanleen bilakaera, etxean IKT hornikuntzetarako sarbidearen arabera, hiruhilekoei jarraiki. 1999-2007. %



Iturria: EUSTAT



Handitu egin da generoen arteko aldea Interneten erabiltzaileen artean


Generoen arteko aldea ehuneko 5,6 puntura murriztu zen 2007ko bigarren hiruhilekoan, eta laugarrenean ehuneko 6,2ra handitu da. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen %50,6 izan dira eta emakumezkoen %44,4. 2007ko laugarren hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaile guztien artean, %51,9 gizonak izan dira eta %48,1 emakumeak.


Jardueraren arabera, ikasleen arteko %95,5ek erabiltzen du Internet; okupatuen artean %64k, eta ez-aktiboen eta langabetuen artean %15ek. 2007ko bigarren hiruhilekoaren aldean hazkunderik handiena, %5,1, okupatuen artean izan da; ez-aktiboen eta langabetuen artean %-1,5 murriztu da eta ikasleen artean %0,5 hazi.


Bestalde, etxetik bertatik egindako konexioak %4,8 hazi dira; erabiltzaileen %80k baino gehiagok etxetik egiten du konexioa. Hazi egin dira, baita ere, lantokitik egindako konexioak (%+2,5); eta ikastetxetik egindakoak %-1 gutxitu dira. Beste lekuetatik egindako sarbideak –ziberkafeak, hotelak, aisialdiko lekuak.nabarmen igo dira (%41,9) 2007ko bigarren hiruhilekoaren aldean.


Interneten nabigatzeko ingelesaren gorakada garrantzitsua


Ingelesez nabigatzen duten erabiltzaileen ehunekoa %12,1 hazi da. Euskaraz nabigatzen dutenen ehunekoak %6,7ko gorakada izan du eta gaztelaniaz nabigatzen dutenenak %4koa. Interneteko konexioen batez besteko iraupena 41 minutukoa izan da 2007ko laugarren hiruhilekoan. Beraz, urteko bigarren hiruhilekoaren aldean 12 minutu laburragoa izan da.


Azken hiruhilekoan, 14 urte baino gehiagoko Interneteko erabiltzaileen %27,4k erosi ditu produktuak edo zerbitzuak sarearen bidez


Internet bidez erosi duten pertsonen kopuruak goranzko joera apala izan du. 2007ko laugarren hiruhilekoan 1.500 pertsona gehiagok erabili dute Internet erosteko. Guztira, ia 240.000 izan dira sarearen bidez erosketaren bat egin dutenak. Kopuru hori %27,5eko urteko hazkundea da


IKT hornikuntzetarako sarbideak gorantz jarraitzen du euskal familia-etxeetan


Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatzen jarraitzen dute gure familia-etxeetan. 2007ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko familia-etxeen %57k ordenagailua zuten; 2007ko bigarren hiruhilekoan baino %3,8 gehiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean baino %9,3 gehiago.


Interneterako sarbideari dagokionez 365.000 familia pasatxo dira, %45,7, etxean zerbitzu hori dutenak. Beraz, 2007ko laugarren hiruhilekoan Interneteko konexioa izan dutenak 18.900 familia berri gehiago (%5,5) izan dira. Internet duten familiak aurreko urteko hiruhileko berean baino %14,2 gehiago izan dira. Era berean, sarera sarbidea duten 14 urte baino gehiagoko biztanleen kopuruak gora egin du 32.800 pertsonarekin, hau da, ehuneko 3 puntu baino gehiago. Etxean Internet erabiltzeko aukera duten pertsonen kopurua milioitik gertu dabil.


Familia-etxeetako %88an sakelako telefonoren bat dago. 14 urte baino gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, sakelakoa duten pertsonen ehunekoa %92,6raino igotzen da, hau da, 2006. urteko laugarren hiruhilekoan baino ehuneko 1,4 gehiago.

1. taula. Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI), familiak


Iturria: Eustat


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tlf:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-banku: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007an %14 hazi ziren Interneten erabiltzaileak Euskal AEn

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 4º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2008/02/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004441_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali