HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2007ko hirugarren hiruhilekoan...

2008/03/07ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2007ko 3. hiruhilekoa


2007ko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi berean baino ezkontza gutxiago egin zen


Bizkaian %8,6 gutxitu ziren ezkontzak 2006ko hirugarren hiruhilekoaren aldean; Araban eta Gipuzkoan, aldiz, are gehiago murriztu zen ezkontzen kopurua (%15,5 eta %14,7 hurrenez hurren)



EUSTATen datuen arabera, 2007ko uztailean, abuztuan eta irailean guztira 2.943 ezkontza egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean kopuru hori %11,9 gutxitu zen. Ezkontza horien artean, bestalde, 370 bikote Arabara joan ziren bizitzera, 932 Gipuzkoara eta 1.553 Bizkaira. Euskal Autonomia Erkidegokotik kanpora bizitzera joan zirenak 88 izan ziren.


Iraila izan zen ezkontzeko hilabete gustukoena


Irailean egin ziren ezkontza gehienak (1.285), eta gero uztailean 1.265. Bestalde, aurrekoetan bezala, ezkontza gutxien (393) izan zituen udako hilabetea abuztua izan zen.


Urtean ezkontza kanoniko gehien izan zituen hiruhilekoa izan arren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean ezkontza gutxiago egin izanak ez zuen eraginik izan ezkontza zibilen kopuruan, ia kopuru bera izan baitzuten; baina bai izan zuen eragina ezkontza erlijiosoetan, hauek ia %19 murriztu ziren aldi bi horien artean. Gipuzkoan ezkontza kanonikoak guztien %56,1 izan ziren, Bizkaian %56,2 eta Araban %57,6.


2007ko hirugarren hiruhilekoko 2.943 ezkontzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliar ziren 2.858 gizon eta 2.908 emakume ezkondu ziren. 2.680 senar (%93,8) lehenengo aldiz ezkondu ziren eta, bestalde, 12 gizonezko alargun eta 166 gizonezko dibortziatu berriz ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aldi horretan 2.707 emakume ezkongabe (%93,1), 11 alargun eta 190 dibortziatu ezkondu ziren.



Ezkontzak ezkontideen adinaren arabera banatuz gero, emazteen %55ak 30 urtetik gora zituen eta adin-tarte horretako gizonen kopurua %73,1ekoa izan zen.



1. grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. el.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi berean baino ezkontza gutxiago egin zen

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2008/03/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004477_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali