2008-03-04ko prentsa oharra


INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008KO URTARRILA



2008ko urtarrilean industriako prezioek %2,2ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2007ko urtarrila eta 2008ko urtarrila alderatuta) %5,4koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %2,2ko igoera izan dute 2008ko urtarrilean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen urtarrileko urte arteko tasak %5,4ko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera


(*) 2008ko urtarrileko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat


Sektore-azterketa zehatzenak erakutsi bezala 2008ko urtarrilean, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, hauexek dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten arloak: “petrolioaren birfinketa” (%8,0), “energia elektrikoa, gasa eta ura" (%6,2), “mineral metalikoak eta ez metalikoak" (%5,3), “industria ez metalikoa” (%2,0) eta “bestelako manufaktura-industriak” (%1,9).


2007ko urtarriletik 2008ko urtarrilera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%29,6), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%14,3), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%9,9), "elikagaien industria" (%6,2) eta "bestelako manufaktura-industriak" (%6,1). Ondoko sektoreek, ostera, prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte: "ehungintza eta jantzigintza” (%0,7), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,5), “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,0) eta “material elektrikoa” (%1,6).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek urtarrilean izan duten bilakaerak gorako joera izan du ia guztietan: energiaren prezioak %7,2 gehitu dira, ekipamenduko ondasunen prezioak %1,3, tarteko ondasunen prezioak %1,1 eta kontsumo-ondasunenak, oro har, %0,7, izan ere, azken hauen gehikuntza kontsumo-ondasun iraunkorren (%0,8) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%0,6) gehikuntzaren ondorioz eman da.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %19,6 gehitu dira, ekipamenduko ondasunenak %4,2, tarteko ondasunenak %1,6 eta kontsumo-ondasunenak %4,1. Azken hauen artean, %5,1 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %1,7 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT


Ohar metodologikoa: 2008ko urtarrileko Industriako Prezioen Indizea 2005 oinarri berriaren arabera egin da, aurreko 2000 oinarria ordezkatuz. Oinarri-aldaketa honi esker, Euskal Autonomia Erkidegoaren industria sektoreko enpresa informatzaileak ordezkatzeko panela eguneratu da, besteak beste, bere kopurua zertxobait handituz, baita bere sektore-estaldura ere.



Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko urtarrilean industriako prezioek %2,2ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004468_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali