2008/01/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO ABENDUA



Abenduan etorritako bidaiari kopurua %5 gehitu da eta %1 gutxitu igarotako gau kopurua



2007. urte osoan %4 gehitu dira sarrerak eta %3 igarotako gauak, 2006ren aldean



EUSTATen datuen arabera, 2007ko abenduan 141.430 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 7.000 gehiagok eta, horrenbestez, %5eko gehikuntza izan da. Hiru lurraldeetan gehitu da etorritako bidaiari kopurua: 2006ko abenduko datuekin alderatuta Araban %3 gehitu da bidaiarien kopurua, Bizkaian %6 eta Gipuzkoan %5.


Estatuko bidaiarien sarrera-kopuruan ez da aldaketa handirik eman eta atzerritik etorritako bidaiarien sarrerak %28 gehitu dira. Estatuko bidaiarien kopurua pixka bat murriztu da Araban eta Bizkaian (%-1), baina Gipuzkoan ez da aldaketa handirik eman (%0). Atzerritik etorritako bidaiarien kopurua nabarmen gehitu da hiru lurraldeetan: Araban %28 gehitu da, Bizkaian %32 eta Gipuzkoan %24.


Estatuko bidaiarien artean gehitu egin da Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon eta Errioxatik etorritakoen kopurua, batez ere, eta murriztu egin da, aitzitik, Andaluzia, Kantabria eta Madrildik etorritakoena. Atzerritarren artean oro har herrialde guztietatik etorritakoen kopurua gehitu da, baina bereziki Frantziatik, Erresuma Batutik, AEB-Kanadatik eta Italiatik etorritakoena, besteak beste. Soilik murriztu da Belgika, Luxemburg eta Iberoamerikatik etorritako bidaiarien kopurua.


Bestalde, 2007ko abenduan 255.924 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko abenduarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua %1 murriztu da, guztira ia 1.500 gau gutxiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Araban (%7), Bizkaian ez dira aldatu eta Gipuzkoan %4 egin dute behera.


Batez besteko egonaldien iraupena %6 murriztu da urte batetik bestera Euskal Autonomia Erkidego osoari dagokionez: 2006ko abenduan 1,92 egun igaro zituzten bidaiariek eta aurtengo abenduan 1,81 egun igaro dituzte.


Plazen okupazioa %1 murriztu da eta logelen okupazio maila %2 gehitu da 2006ko abenduaren aldean. Plazen okupazio maila %38,40tik %37,97ra jaitsi da; logelen okupazio maila %45,32tik %46,34ra igo da.


Hotel-establezimenduen 2007ko balantzea: aurreko urtean baino %4 sarrera gehiago izan dira eta bidaiariek igarotako gau kopurua %3 gehitu da


Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduen 2007ko balantzea gehikuntzekin itxi zen, bai bidaiarien sarrerei (%4) bai igarotako gau kopuruari (%3) dagokienez, betiere aurreko urtearen aldean.


2007. urtean 2.093.346 bidaiari etorri dira, hau da, aurreko urtean baino 86.000 gehiago; horrela, ondoz ondoko bigarren urtez gainditu da Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan ostatua hartu zuten milioi biko bisitarien kopurua. Bizkaian %7 gehitu da etorritako bidaiari kopurua eta Gipuzkoan %4; alabaina, Araban %2 gutxitu da kopuru hori.


2006. urtean 3.956.867 gau igaro dituzte bidaiariek, hots, aurreko urtean baino 100.000 gehiago. Igarotako gau kopuruak, beraz, bilakaera positiboa izan du Bizkaian (%5) eta Gipuzkoan (%2), baina murriztu egin da Araban (%-2).


Batez besteko egonaldien iraupena 1,92 egunekoa izan da 2006. urtean eta 2007an 1,89 egunekoa. Plazen okupazio mailak ehuneko 3 puntu egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan: 2006an %48,34koa izan zen eta 2007an %46,94koa.


1. taula: Urteko emaitzak


Iturria: Eustat


NEKAZALTURISMOA


Abenduan bidaiarien sarrerak gehitu dira (%15), baita bidaiariek igarotako gauak ere (%1)


Joan den abenduan 8.400 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, aurreko urteko hilabete berean baino %5 gehiagok.


Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan guztira 22.176 gau igaro dituzte bidaiariek abenduan, aurreko urteko hilabete berean baino %1 gehiago.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldiak beherapen handia izan du (%4koa) Euskal Autonomia Erkidego osoan, eta plazen okupazio maila %5 gutxitu da. Logelen okupazio mailak, urte batetik bestera, %10eko beherapena izan du.


Nekazalturismoen 2007ko balantzea: bidaiarien sarrerak eta bidaiariek igarotako gauak %4 gehitu dira.


Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan 108.163 bidaiari izan dira 2007. urtean zehar, hau da, aurreko urtean baino %4 gehiago; bestalde, 324.493 gau igaro dira nekazalturismoetan, 2006an baino %4 gehiago hau ere.


Araban (%22) eta Bizkaian (%3) bidaiari gehiago izan dira, baina Gipuzkoan ez da aldaketarik eman (%0). Igarotako gau kopurua hiru lurraldeetan gehitu da: Araban (%21), Bizkaian (%3) eta Gipuzkoan (%1).


2007. urtean bidaiari bakoitzak batez beste 3 egun igaro ditu, 2006. urteko kopuru bera. Okupazio mailak behera egin du (%-7): 2006. urtean %28,95ekoa izan da eta 2007an %27,00koa.


2. taula: Urteko emaitzak


Iturria: Eustat


1. taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. el.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Abenduan etorritako bidaiari kopurua %5 gehitu da eta %1 gutxitu igarotako gau kopurua

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2007
Eguneratze data : 
2008/01/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004417_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali