HomeGaiakFamiliakPrentsa Oharrak Azken 10 urteetan %15...

2008/02/26ko prentsa-oharra

DEMOGRAFI INKESTA 2006




Azken 10 urteetan %15 hazi da familien kopurua



2006an beheraka jarraitu zuen euskal familien tamainak, 2,64 lagun batez beste



1996 eta 2006en artean 104.000 familia inguru sortu ziren Euskal AEn, %15eko hazkundea, Eustaten datuen arabera. Aldi horretako lehen erdiko erritmoa 13.000 familia inguru urtean izan zen, 2001 eta 2006 artean 7.700 ingurura jaitsi zelarik. Hazkunde erritmo horrek, biztanleriarena (ia %2 aldi horretan) baino askoz biziagoa, funtsezko aldaketak eragin ditu familien egitura eta tamainan.


Tamainari dagokionez, Euskal AEko familietako batez besteko pertsona kopurua 3,05etik 1996an 2,73ra 2001ean, eta 2,64ra 2006an pasatu zen. Azken hamar urte hauetan batez besteko tamaina %13,4 murriztu da.


Familia moten bilakaera. Euskal AE 1981-2006


Iturria: Eustat


Pertsona bakarreko familiak eta haurrik gabeko bikoteenak batuz gero, lehen aldiz bi guraso eta haurrez osatutakoak baino gehiago direla ikusten da


Azken 10 urte hauetan pertsona bakarreko familien kopurua %61 hazi da eta haurrik gabeko senar-emazte edo bikoteez osatuak %51 baino zertxobait gehiago, bi motetako bakoitza guztirakoaren %22 zelarik 2006an. Bi familia mota hauen osaera oso antzekoa da; izan ere bietan, %60an, erreferentziako pertsonak 55 urte eta gehiago ditu.


Bakarrik bizi diren pertsonen kasuan, %61 baino gehiago emakumeak dira; %48 ezkongabeak eta %41,5 alargunak. 1996an bakarrik bizi ziren emakume dibortziatu edo bananduak 7.000 ziren; 2006an bikoiztu egin da kopurua, 14.400, %8,4.


1996tik ondorengorik gabeko bikoteez osatutako familietan 59.000 berri ditugu; nabarmendu behar da familia mota honetara laurogeiko urteetan haur gutxiago izan zituztenak elkartu direla, haur horiek independizatzeko denbora gutxiago behar izan baitute.


1986 %63 ziren bi guraso eta ondorengoez osatutako familiak; 2006an %40,8


Familia tradizionalak –gurasoak eta ondorengo bat edo gehiago- %63 ziren 1986an, %51 1996an eta %40,8 2006an. Batez besteko tamaina ere txikitu egin da: 1986an 4,3 pertsona; 1996an 3,9 eta 2006an 3,7. Kopuru absolutuetan mota horretako 30.600 familia inguru galdu dira 1996tik 2006ra.


Immigrazioak gune bat baino gehiago duten familiak ugaritzea ekarri du, eta ezkontzagatiko edo seme-alabatasunagatiko loturarik gabeko pertsonez osatuak mantentzea


2006an aldatu egin da gune bat baino gehiago zuten familien kopuruaren beheranzko joera. 1986an 21.300 inguru ziren, 2001ean 12.000, baina azken bost urteetan 28.500 ingurura igo dira. Joera aldaketa honen sorburua immigrazioa da; izan ere, familia mota hauen %13,4an erreferentziako pertsona atzerrian jaio da, eta familien multzo osoan hori %3,7an bakarrik gertatzen da.


Familia-gunerik gabe, senidetasuna baduten edo ez duten pertsonez osatutako familiei dagokienez –ezkontzagatiko edo seme-alabatasunagatiko loturarik ez- 2001etik 2006ra jaitsi egin da kopurua, 1991eko kopuruetara gutxi gorabehera; immigrazioak gerarazi egin du jaitsiera eta 21.300 familiatan egonkortu da kopurua. Familia hauetako erreferentziako pertsonen %12,7 atzerrian jaio da; %76 ezkongabeak dira eta %65ek 45 urte eta gehiago dauzkate. Bost urte lehenago ezkongabeen portzentajea pittin bat txikiagoa zen (%74,5) eta 30 urte baino gutxiagokoak (%21) oraingoak baino bi aldiz gehiago ziren.


Guraso bakarreko familien kopurua jaitsi egin da baina egonkortu egin dira haien ezaugarriak


2001etik 2006ra guraso bakarreko familietan 16.000 gutxiago ditugu, baina gehiago jaitsi dira (%30,4) aita eta seme-alabez osatuak ama eta seme-alabez osatuak (%15,4) baino. Aita bakarren kasuan alargunak %48tik %68ra pasatu dira. Ama bakarren kasuan berdin dirau ia alargunen ehunekoak (%58tik %60ra) eta dibortziatu eta bananduak %21etik %26ra pasatu da. 2001etik 2006ra guraso bakarreko familia asko pertsona bakarrekoak izatera pasatu dira, seme-alabak etxetik joan eta gero, eta banantze edo dibortzio prozesuengatik ez dira lehengo kopuruei eusteko adina berri sortu.


Pertsona bakarreko familiak hazi direnez, jaitsi egin da gune-familietan isolatutako pertsonen kopurua


Gune bat baino gehiago dituen familietako parte izan baina berez horkoak ez diren pertsonen kopurua 1996ko 56.700 ingurutik 2006ko ia 47.000ra pasatu da; alegia, %17ko jaitsiera. 2001ean 64.000 izatera iritsi ziren, urte haietako migrazioen familia ezaugarriengatik, batez ere. Azken jaitsieraren arrazoia da alarguntzeagatik edo beste zerbaitengatik bakarrik geratzen diren pertsonek, neurri handi batean, lagun bakarreko familiak osatzen dituztela, senideen familietara jotzea baztertuta. 1996ko %52tik 2006ko %47ra pasatu da alargunak izan eta gune bat edo gehiago duten familietan dauden pertsonen ehunekoa, eta pertsona hauek dauden familien tamaina 1996ko 4,4tik 2006ko 4,1era jaitsi da.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Azken 10 urteetan %15 hazi da familien kopurua

Eragiketa : 
Inkesta demografikoa
Eragiketa kodea : 
010313
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA DEMOGRÁFICA 2006
Eguneratze data : 
2008/02/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004453_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali