2008/02/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2008KO URTARRILA



Bidaiarien sarrerak %10 gehitu ziren 2008ko urtarrilean



Gaualdiak %11 handitu ziren 2007ko urtarrilaren aldean



2008ko urtarrilean, 119.493 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 11.000 sarrera gehiago, hau da, %10eko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Arabara eta Gipuzkoara heldutako bidaiari kopurua %13 gehitu da eta Bizkairakoa %7.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %11ko gehikuntza izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %9koa. Estatutik datozen bidaiarien kopurua hiru herrialdeetan igo da : Araban %15, Gipuzkoan %11 eta Bizkaian %9. Atzerriko bidaiarien kopurua igo ere egin da hiru herrialdeetan: %22 Gipuzkoan, %7 Araban eta %1 Bizkaian.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Kataluniatik, Madrildik eta Andaluziatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren Balearretatik, Kanariarretatik, Murtziatik eta Nafarroatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Italiatik, Portugaldik, Alemaniatik, Iberoamerikatik eta Belgikatik etorritakoak; urritu egin ziren Erresuma Batutik eta Estatu Batuetatik nahiz Kanadatik etorritakoak.


Gaualdiak, 2008eko urtarrilean, 218.959 izan ziren, aurreko urteko urtarrilean baino %11 gehiago, hots, 22.000 pasa gaualdi gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %6 gehitu dira, Bizkaian %10 eta Gipuzkoan %15.


Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2007ko urtarrileko 1,82 egunetik aurtengo 1,83 egunera pasa da. Araban %-6 murriztu da; Bizkaian eta Gipuzkoan %2 hazi.


Plazakako betetze-maila %7 igo eta iazko urtarrileko %31,08tik aurtengo urtarrileko %33,25era pasa da. Igotze hori Gipuzkoan (%9) eta Bizkaian (%8) gertatu zen; Araban apalkiago (%1).


Nekazalturismoa: Jaitsi egin ziren bidaiarien sarrerak (%-1) eta gaualdiak (%-8)


Joan den urtarrilean 4.178 bidaiari izan dira Euskal AEko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %1 gutxiago; bidaiari kopurua %10 gehitu da Gipuzkoan baina gutxitu egin da Bizkaian (%-8) eta Araban (%-12). Estatutik etorritako bisitariak %-5 gutxitu ziren Euskal AEn: Araban %-22 jaitsi ziren, %-8 Bizkaian; igo egin ziren, %5, Gipuzkoan. Euskal AEn %69 atzerritar gehiago izan da: Bizkaian %-13 murriztu dira, eta Araban eta Gipuzkoan (ehunekoak aintzat hartuta) nabarmen egin dute gora.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 10.511 izan dira urtarrilean, lehengo urteko hil berean baino %-8 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan dira Gipuzkoan (%10), baina negatiboak Araban (%-32) eta Bizkaian (%-18).


Bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena murriztu egin da Euskal AEn, 2007ko urtarrilaren aldean; hain zuzen, duela urtebete 2,70 eguneko batez bestekoa izan zen eta aurtengoan 2,52koa. Bilakaera negatibo hau Araban eta Bizkaian izan da; Gipuzkoak lehengoan dirau.


Plazakako betetze-maila, azkenik, %14 jaitsi zen; Araban (%-36) eta Bizkaian (%-26) izandako beherakaden ondorioz. Gipuzkoan %5 hazi da.


1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %10 gehitu ziren 2008ko urtarrilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO de 2008
Eguneratze data : 
2008/02/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004444_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali