2007/12/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO AZAROA


Bidaiarien sarrerak %5 gehitu dira 2007ko azaroan


Gaualdiak, berriz, %8 ugaritu ziren.


Eustatek eskainitako datuen arabera, 2007ko azaroan 161.959 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 8.000 sarrera gehiago, hots, %5 gehiago. Bidaiarien sarrerak jaitsi egin ziren Araban (%13), baina igo Bizkaian (%11) eta Gipuzkoan (%7), 2006ko azaroko datuen aldean.


Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %2 igo ziren eta atzerriko bidaiarienak%17. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua %15 jaitsi zen Araban; Bizkaian %7 igo eta Gipuzkoan %3. Atzerriko bidaiarien kopurua Bizkaian eta Gipuzkoan igo egin da (%20,0) eta Araban gutxiago izan dira (%-2).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Kataluniatik, Gaztela eta Leondik, Galiziatik, Valentziatik eta Nafarroatik etorritakoak, batez ere. Gutxitu egin ziren, besteren artean, Madrildik, Asturiastik, Gaztela-Mantxatik eta Kantabriatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Portugaldik, Italiatik eta Erresuma Batutik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, Herbehereetatik, AEB-Kanadetatik eta Japoniatik etorritakoak.


2007ko azaroan erregistraturiko gaualdiak 303.943 izan ziren, hau da, iazko azaroaren aldean %8ko gehikuntza eta ia 24.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Bizkaian (%9) eta Gipuzkoan (%14) baina Araban (%6) gutxitu ziren.


Euskal AE osotara hartuta, 2007ko azaroan bidaiarien batez besteko egonaldia %3 luzatu eta 1,82 egunetik 1,88ra pasa zen.


2006ko azaroaren aldean, plazakako betetze mailan %8ko igoera izan da eta %9koa gelakakoan. Plazakakoa %41,57tik %44,70ra igo da eta gelakakoa %53,41etik %58,25era. Igoera hau hiru lurraldeetan gertatu zen.


NEKAZALTURISMOA


Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%22) eta gaualdiak (%24) 2007ko azaroan


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 7.210 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den azaroan, aurreko urteko hil berean baino %22 gehiago: %39 ugaritu dira Araban, %37 Bizkaian eta %6 Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %21 gehitu ziren Euskal AEn, eta atzerritik etorritakoak %35.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 19.336 izan ziren azaroan, 2006ko hil berean baino %24 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan ziren herrialde guztietan: Araban %46 hazi zen, Bizkaian %21 eta Gipuzkoan %18.


Bidaiariko batez besteko egonaldia 2,64 egunetik 2,68 egunera handitu zen azkeneko azaroan.


Plazakako betetze-maila %18 hazi da, eta gelakakoa %11.


1. taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %5 gehitu dira 2007ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2007
Eguneratze data : 
2007/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004400_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali