HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Esportazioak %13,6 gehitu...

2008/03/06ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2007KO 4. HIRUHILEKOA



Esportazioak %13,6 gehitu ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan



Urtean zehar euskal esportazioak %14,1 hazi dira, espainiarren tasa bikoiztuz


Euskal AEko esportazioak %13,6 hazi ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Atzerrian egindako salmentak 4.967,0 milioi eurora iritsi ziren 2007ko azken hiru hiletan, eta urtebete lehenago 4.373,6 milioira.


Guztizko inportazioak 5.146,7 milioi eurora iritsi ziren eta urte arteko %13,6 hazkundea lortu zuten. Hala ere, produktu ez-energetikoen inportazioak gutxixeago igo ziren, %12,2 hain zuzen.


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2006-2007ko laugarren hiruhilekoa. Mila eurotan.



Iturria: Eustat


Merkataritza-saldoak (esportazioak ken inportazioak) bilakaera negatiboa izan du; urtebete lehenagoko 155,5 milioi euroko saldo defizitariotik 179,7ra pasatu da, esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa %96,5 delarik.


Merkataritzako saldo ez-energetikoa 1.082,4 milioi eurokoa izan zen 2007ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino %18 gehiago; estaldura-tasa handitu egin zen: 2006ko laugarren hiruhilekoan %128,9koa zen eta 2007ko azkenekoan %130,4koa.


Europar Batasuna helburu duten esportazioak %6,2 hazi ziren eta hazkunde-tasak lortu zituzten Alemaniara (%10,1), Erresuma Batura (%17,6), Portugalera (%6,0) eta Belgikara (%8,5) bideratutakoek. Erritmo onean hazi ziren Poloniara (%53,7), Herbehereetara (%32,7) eta Txekiar errepublikara(%24,8) egindakoak, bolumen txikiagokoak izan arren. Italia, Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak helburu zituzten esportazioak %11, %16 eta %3,4 hazi ziren.


Europar Batasunetik etorritako inportazioak ere asko gehitu dira (%24,3); Alemaniatik %91,5, Herbehereetatik %50,5 eta Italiatik %24,0.


Europar Batasunarekiko merkataritza-saldoak okerrera egin du; aurreko urtean 683,2 milioi eurokoa izan zen eta 2007ko azken hiruhilekoan 300,0 milioikoa; ondorioz, estaldura tasan %18 puntu galdu ziren.


Muga-zergen sekzioen joerari erreparatuta, esportazioetan pisu handieneko hiru sektoreek honako bilakaerak izan zituzten 2007ko laugarren hiruhilekoan, urtebete aurreragoko egoeraren aldean: garraio-materialak %24,0 gehitu zituen esportazioak, material elektrikoak %19,5 eta metalak eta euren manufakturak %10,9. Hiruren artean esportazioen %73,4 hartu zuten.


Inportazio ez-energetikoen artean, hazkunde hauek nabarmendu dira: garraio-materialak %112,2; papera eta beren manufakturak %12,1; plastikoak eta kautxua %11,1. Jaitsi egin dira: material elektrikoa %-4,1 eta metalak keta beren manufakturak %-2,2.


2007ko laugarren hiruhilekoan esportazioetan hazkunderik handienak Bizkaian eta Gipuzkoan izan ziren; %25,3ko eta %17,3ko urte arteko tasak, hurrenez hurren. Arabako esportazioak, berriz, %5,8 jaitsi dira. Araban (%38,4) gehitu ziren gehien inportazioak; ondoren Gipuzkoan (%10,5) eta Bizkaian (%7,5).


2007. urteko balantzea


Euskal AEko esportazioak 18.834,3 milioi eurora iritsi ziren 2007. urtean, aurreko urtean baino %14,1 gehiagora. Aldi berean, guztizko inportazioak %9,4 gehitu ziren, eta produktu ez-energetikoenak %17,1. Bi fluxuen emaitza, esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa ehuneko lau puntuz hobetu da, 2006ko %96,3tik 2007ko %100,4ra. Atzerriarekiko euskal merkataritza balantzan bi urtez defizita izan ondoren, 2007an berriz positiboa da merkataritza saldoa


Euskal AEko esportazioen hazkundea Estatukoa (%6,8) halako bi da, eta, baita ere, euskal inportazioak gehiago hazi dira estatukoak (%8,0) baino.


2007. urtean esportazioek honako esparruetan izan zituzten gehikuntzarik handienak: metalak eta horien manufakturak (%23,3), garraio-materiala (%11,9) eta material elektrikoa (%13,1).


2007. urte osoan Gipuzkoan izan zen esportazioen gehikuntzarik handiena, %18,2. Bizkaiko esportazioak %15,3 gehitu ziren, eta Araban apalkiago: %7,5. Inportazioei dagokienez: Araban izan dute gehikuntzarik handiena (%19,9), gero Gipuzkoan (%15,5) eta Bizkaian (%4,7).


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritza. (Joera)



Iturria: Eustat


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioak %13,6 gehitu ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2007
Eguneratze data : 
2008/03/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004470_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali