2008/01/18ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2007ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko biztanleria landuna %0,4 gehitu da eta langabezia-tasak berdin dirau 2007ko laugarren hiruhilekoan


4.300 enplegu garbi sortu dira hiruhileko honetan eta langabezia-tasak %3,1ean iraun du


Euskal AEko lan-merkatuaren 2007ko laugarren hiruhileko datuen arabera, 974.400 okupatu izan ziren hiruhileko horretan, beraz, hiru hilabete lehenago baino 4.300 gehiago, Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasak berdin dirau, %3,1; langabetuak seiehun pertsona gehiago izan ziren, 31.400 guztira.


Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa ehuneko 0,2 puntu gehitu da eta %55,1ean kokatu da, 2007ko laugarren hiruhilekoan.


Generoaren arabera, soilik emakumeen kasuan gehitu da okupatuen kopurua, 9.300 gehiagorekin; gizonen artean okupatuak 5.000 gutxiago dira. Okupazio hazkunderik handiena Gipuzkoan da, 4.000 enplegu garbi gehiago; Araba dator ondoren, 900. Bizkaian, berriz, 700 galdu dira.


Zerbitzuetan, eraikuntzan eta nekazaritzan enplegu garbiak sortu dira azken hiru hiletan; industrian jaitsi egin da okupatuen kopurua.


Zerbitzuen sektorean okupatuak nabarmen igo ziren: 4.700 gehiago. Eraikuntzan beste 1.000. Gero nekazaritza dator, 500; eta industrian galera dago, -1.900.


Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %68koa izan zen, hots, hiru hilabete lehenago baino 0,3 ehuneko-puntu gehiago. Tasa hori gizonezkoentzat %77,2koa da eta emakumezkoentzat, berriz, %58,6koa.


Lurraldeka, okupazio-tasa altuena Gipuzkoak lortu zuen, %70,7, aurreko hiruhilekoaren aldean lau hamarren gehiago; ondoren Arabak %69,3 (lau hamarren gehiago), eta baxuena Bizkaiak, %66, aldaketarik gabe lehengo hiruhilekoaren aldean.


Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 3.400etan handitu da, eta aldi baterakoa dutenena 4.200etan jaitsi.


2.007ko laugarren hiruhilekoan soldatakoak 801.100 dira guztira. Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 3.400etan igo da, 615.900 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 4.200 gutxiago dira, 185.200 guztira.


Biztanleria landunaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)


Iturria: Eustat


2007ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn ia 800.000 familia-etxe zirela zenbatetsi da eta horietatik ia herenak ez zuela pertsona aktibo bakar bat ere. 10etik ia 7an pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 1.500 familia gehiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 9.100 dira (guztirakoaren %1,1), aurreko hiruhilekoan baino 800 gutxiago.


Euskal AEan langabezia tasa %3,1 da


Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan 31.400 direla zenbatetsi da. Emakumezko langabeen kolektiboak 15.400 lagun hartzen ditu, 100 gehiago. Gizonen artean, 500 gehiago daude laugarren hiruhilekoan eta orain 16.000 dira.


2007ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabeziatasak berdin dirau, aurreko hiruhilekoaren aldean; %3,1. Emakumeen langabeziari dagokionez, %3,6ra jaitsi da (ehuneko 0,1 puntu gutxiago), eta gizonezkoena hamarren bat gehitu da, %2,8. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %7,1, %0,1 jaitsi bada ere; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 4.300 gazte daude langabezian.


Lurraldeka, Araban, 3.000 langaberekin, kopurua 200etan murriztu da eta langabeziatasa %2 izan da. Gipuzkoan orain hiru hilabete baino 400 lagun gutxiago daude langabezian, 8.100 guztira, eta tasa %2,4. Bizkaian 20.300 langabe, 1.100 gehiago; langabeziatasarik txarrena izaten jarraitzen du (%3,9).


Euskal AEko langabezia-tasa, 2007ko laugarren hiruhilekoan, euro-eremuko herrietakoa baino txikiagoa da; ehuneko lau puntuz baino gehiagoz. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2007ko azaroan, eremu hartan, langabezia-tasa %7,2koa izan zen. Europar Batasuneko tasa, 2007an berau osatzen duten 27 herrialdeak kontuan hartuta, %6,9koa da.



Azken urtean 2.500 lanpostu garbi sortu dira


Biztanleria landunak gora egin du azken hamabi hilabeteetan. 2.500 pertsona gehiago dira, hau da, %0,3 gehiago. Igotze hau hiru herrialdeetatik bitan izan da; 2.600 lanpostu garbi sortu dira Bizkaian eta 900 Araban. Gipuzkoak 1.000 galdu ditu. Azken urtean zerbitzuen sektoreak sortu ditu lanposturik gehien, 6.400; ondoren eraikuntza dator, 1.800 enplegu garbirekin. Bestalde, industrian 5.300 pertsonatan jaitsi da landunen kopurua, eta lehen sektorean 400etan


Azken hamabi hiletan okupazio-tasan ehuneko 0,1 puntuko igoera izan zen gizonezkoentzat, eta emakumezkoentzat hiru hamarrenekoa. Bizkaian bakarrik igo da okupazio-tasa urte arteko erkaketan, ehuneko 0,5 puntu. Gipuzkoan 0,2 jaitsi da eta Araban 0,1.


Azken urtean behin-behineko soldatakoen kopurua 30.100etan gutxitu da, eta kontratu mugagabea dutenena 30.700etan handitu. Beraz, nabarmentzekoa da kontratu mugagabea duten soldatakoen kopuruaren pitinkako hazkundea; izan ere, 2007ko laugarren hiruhilekoan guztirakoaren %77 dira; orain urtebete %73 ziren.


Euskal AEn langabezia-tasa 0,3 ehuneko-puntu jaitsi zen azken urtean


Langabezia-tasa %0,3 jaitsi zen azken urtean (%3,4tik %3,1era). Beraz, 2.900 pertsonak utzi zioten langabe izateari Euskal AEn. Hiru lurraldeetan jaitsi da langabezia tasa azken hamabi hiletan. Jaitsierarik aipagarriena Araban izan da (%1,1 gutxiago); Gipuzkoan ondoren (%0,2 gutxiago) eta Bizkaian (%0,1 gutxiago).



BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

*p.p. = Aldea, ehunekotan.

Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo
Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %0,4 gehitu da eta langabezia-tasak berdin dirau 2007ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2008/01/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004413_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali