2008/02/04eko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2007KO ABENDUA


Euskal AEko industriako jarduera %1,3 jaitsi zen 2007ko abenduan


Industri Produkzioaren Indizeak urtean zehar %2,8ko hazkundea izan du


EUSTATek landutako datuen arabera, 2007ko abenduan, lan egutegiko termino homogeneotan %1,3an murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2006ko hil beraren aldean. 2007 guztirako hazkunde-tasa metatua %2,8 izan zen, aurreko urtearen aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2007ko abenduan %1,0 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, azaroarekin alderatuta.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka


Iturria: Eustat


Sektoreka, industri sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2007ko abenduko indizearen bilakaerak honako aldakuntzak izan zituen, 2006ko abenduaren aldean: Ekipo-ondasunak %0,5 hazi ziren eta Bitarteko ondasunak %-1,3 jaitsi ziren. Energiak (%-2,3) eta Kontsumo-ondasunek (%-4,1) behera egin zuten, Kontsumo-ondasun iraunkorrek (%-16,7) izandako jaitsieraren eraginez. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek gora egin zuten (%2,5) .

Azaroaren aldean, 2007ko abenduko hil arteko aldakuntzak bilakaera ezberdinak izan ditu industri sektore handi guztietan. Ekipo-ondasunak %2,0 hazi dira; Bitarteko ondasunek aldaketarik ez (%0,0); Energia %0,8 jaitsi da; Kontsumo-ondasunek, aldiz, %4,1eko hazkundea izan dute, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek izan duten igoeraren ondorioz (%6,7); izan ere Kontsumo-ondasun iraunkorrek %1,3ko jaitsiera izan baitzuten.


Lurralde historikoei dagokienez, abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%1,0); Bizkaian %-0,6 jaitsi da eta Gipuzkoan %-3,3. Hil arteko tasak positiboak izan dira Araban (%%4,7) eta Bizkaian (%0,5); Gipuzkoan %-0,4ko jaitsiera izan da.


2007ko industri jardueraren balantzea


Euskal AEn, 2007ko balantzea Industri Produkzioaren Indizearen %2,8ko hazkunde metatuarekin itxi da. Tasa hori aurreko urtean lortutakoaren azpitik (%4,1) da


Industri sektore handiek hainbat eratako aldakuntzak izan dituzte urteko metatuan. Ekipo-ondasunak %6,4 igo dira, eta Bitarteko ondasunak %3,7. Energia %-2,8 jaitsi da eta Kontsumo-ondasunak, oro har, %-2,6 jaitsi dira. Horien baitan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-2,8 jaitsi dira, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak, berriz, %-2,5, 2006 urtearen aldean.


2007an metatutako aldakuntzak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %3,7; Bizkaian %2,5 eta Araban %1,7.


Taula: 2007ko ABENDUA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industriako jarduera %1,3 jaitsi zen 2007ko abenduan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2007
Eguneratze data : 
2008/02/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004437_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali