HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2008/02/14ko prentsa-oharra

BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2007ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %5,0 hazi ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan


Datu horien arabera, 2007ko urteko salmenten batez besteko hazkunde-tasa metatuak %6ko aldakuntza nominala izan zuen


2007ko laugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %5eko urte arteko gehikuntza nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATek landu dituen datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritza-sektoreko salmenten hazkunde erreala %1,6 izan zela estimatu zen laugarren hiruhileko horretan.


1. taula.- Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. (%)



Iturria: EUSTAT


Handizkako merkataritzaren sektorean, %5,2 igo ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, aldiz, %4,6, 2007ko laugarren hiruhilekoan.


Handizkako sektorean nabarmendu egin ziren izandako hazkundeagatik makineria eta ekipoa (%10,9). Elikaduraz besteko kontsumo-gaiek %7,1eko urte arteko hazkundea izan zuten eta nekazaritza-gaiak eta elikagaiak %5,5. Gai erdilanduak eta txatarra %2,6 igo ziren.


Espezializatutako txikizkako sektoreak %4,5eko hazkundea izan du. Hazkunderik handienak pertsonen hornikuntza (%9,7) atalean izan dira. Kontsumoko beste ondasunek eta Elikadurak %4,3ko eta %2,3ko igoerak izan zituzten. Etxeko ekipamenduan %3,8ko jaitsiera izan da termino nominaletan.

2007ko laugarren hiruhilekoan, txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren salmentak %4,9 igo ziren, balio nominaletan; bai elikagaien salmentek (%5,0) eraginda, bai eta gainerako produktuen salmentek eraginda ere (%4,1).


Laugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak aldakuntza nominal positiboak izan zituen hiru lurraldeetan:%6,7 Bizkaian, %3,2 Gipuzkoan eta %2,4 hazi zen Araban. Balio errealetan hazkundea dago Bizkaian (%3,4); Araban eta Gipuzkoan %0,6ko jaitsiera bietan.

Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %2,7 gehitu ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: %3,1 gehitu ziren handizkako sektorean, eta %2,5 txikizkakoan.


2007. URTEKO BALANTZEA


2007. urte osoan, Barne Merkataritzako salmenten Indizeak %6ko hazkunde nominala izan du joan den urtekoaren aldean: handizkako merkataritza %6,9 hazi da eta txikizkakoa %4,2. Prezioen igoeraren eragina kendu eta zifra nominalak zifra erreal bihurtuz gero, Barne Merkataritzako Indizea %2,0 hazi zen 2007an: handizkako merkataritzan salmentak %1,8 gehitu ziren, eta txikizkakoan, %2,5.


Lurraldeen arabera, eta urte osoa kontuan hartuta, hazkunde nominal handiena Bizkaian gertatu da, %7,4ko hazkunde-tasarekin. Gero Araba dator, %4,8koarekin; eta Gipuzkoa, %3,9koarekin. Balio finkoetan, Bizkaia %3,4 hazi da; Araba %0,4, eta Gipuzkoa %0,3.


2007ko lau hiruhilekoetako batez bestekoari dagokionez, langile landunen kopurua %2,1 igo da: %2,9 igo da handizkako merkataritzan eta %1,7 txikizkakoan.


2. taula.- Barne Merkataritzaren Indizea. Euskal AE. 2007ko 4. hiruhilekoa.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %5,0 hazi ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004440_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali