2008/03/11ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2008KO URTARRILA

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %1,9ko hazkunde-tasa izan du 2008ko urtarrilean


Aurreko hilaren aldean, 2007ko abenduaren aldean, %0,7 hazi zen



Eustatek landutako datuen arabera, 2008ko urtarrilean %1,9 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2007ko hil beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, %0,7 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2007ko abenduarekin alderatuta.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



(*) 2008ko urtarrileko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2008ko urtarrileko indizearen bilakaera hazi egin da ekipamendu ondasunetan (%2,4), tarteko ondasunetan (%3,3), eta energian (%0,3), 2007ko urtarrilaren aldean. Kontsumo-ondasunak %-4,0 jaitsi dira; kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-0,8 jaitsi ziren, eta kontsumo-ondasun iraunkorrenak %-11,3.


2007ko abenduaren aldean, 2007ko urtarrilean hil arteko aldaketak positiboak izan dira energiaren (%7,0), ekipamendu ondasunen (%1,8) eta tarteko ondasunen (%0,3) sektore nagusietan; aitzitik, 2007ko abenduaren aldean betiere, kontsumo-ondasunek %-4,3 egin dute behera. Kontsumo-ondasunen osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %-10,8ko hil arteko murrizpena izan dute eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %-1,4 egin dute behera, aurreko urteko abenduaren aldean.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera Industri Produkzioaren Indizeak bilakaera positiboa izan du Gipuzkoan (%3,1) eta Bizkaian (%2,2); Araban %-0,9ko jaitsiera dago.


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasei dagokienez (2008ko urtarrilekoak, 2007ko abenduaren aldean) bilakaera ezberdinak izan dira aipatu aldian: Araban %1,4 hazi da tasa hori hil artean eta Gipuzkoan (%1,6); Bizkaian tasa horrek behera egin du (%-0,5).


Taula: 2008ko URTARRILA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat



Ohar metodologikoa: 2008ko urtarrileko Industri Prezioen Indizea 2005 oinarri berriarekin egin da, 2000 oinarriari jarraitzen diolarik. Oinarri aldaketa honek, beste abantaila batzuen artean honakoa dakar: Euskal AEko industria-sektoreko enpresa informatzaileen ordezkatze-panela eguneratzea, enpresa-kopurua eta sektore-estaldura nabarmen gehituz.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %1,9ko hazkunde-tasa izan du 2008ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2008
Eguneratze data : 
2008/03/11
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004498_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali