2008-02-07ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2007ko 4. hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %4,6 hazi ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan



Datu horien arabera, 2007. urteko hazkunde nominal metatua %4,2koa izan zen.


EUSTATek emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %4,6 igo ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Hazkunde nominal hau, prezioen igoeraren ondorioa kenduta, balio errealetan %2,1eko urte arteko bilakaera-tasa bihurtu da (positiboa hori ere).


Urte arteko hazkunde-tasa errealak. Euskal AE



Iturria: EUSTAT


Txikizkako merkataritza espezializatuaren salmenta nominalak %4,5 igo ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan, 2006ko aldi beraren aldean. Igoera nominal hori, bere azpisektore ezberdinen prezioen bilakaeraren ondorioz, %2,8ko urte arteko hazkunde tasa bihurtu zen balio errealetan.

Txikizkako merkataritza espezializatu gabea %4,9 igo zen urte honetako bigarren hiruhilekoan, balio nominaletan. Prezioen bilakaera kontuan hartuta, urte arteko tasa errealaren aldakuntza, 2006ko hiruhileko beraren aldean, %0,4an zenbatetsi zen.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena pertsonen hornikuntzako sektoreari zegokion: %9,7ko hazkunde nominala izan zuen; eta balio errealetan ere %9,7koa. Bestelako kontsumo ondasunak, alabaina, bilakaera neurrizkoagoa izan zuten: %4,3koa urteko eurotan eta %1,8koa euro konstanteetan. Elikagaien salmentak %2,3 gehitu ziren balio nominaletan eta, ondorioz, balio errealetan %2,6 murriztu ziren. Etxearen hornikuntzarako gaien salmentak %3,8 gutxitu ziren balio nominaletan, %5,4ko gutxitzea ekarriz balio errealetan. Txikizkako merkataritza espezializatu gabean elikadura nagusi duten azpisektoreek %5,0 gehitu zituzten urte arteko salmentak, gainerako produktuak nagusi diren azpisektoreek, aldiz, %4,1. Euro konstanteetan, %0,3 eta %1,2 gehitu ziren hurrenez hurren.


Lurralde historikoen arabera, 2007ko laugarren hiruhilekoan, txikizkako sektoreko salmenta nominaletan Bizkaiak izan zuen hazkunderik handiena, %6,3ko urte arteko gehikuntzarekin. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %7,2 hazi ziren lurralde horretan, eta espezializatu gabekoarenak, %4,6.


Arabako txikizkako merkataritzaren salmentak %3,8 gehitu ziren; merkataritza espezializatuko salmentek %4,2ko hazkundea izan zuten eta espezializatu gabekoek %3,1ekoa.


Gipuzkoak bilakaera neurrizkoagoa izan zuen txikizkako merkataritzaren salmentetan, %2,1eko gehikuntzarekin; txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentek %0,2ko gehikuntza izan zuten eta espezializatu gabeko salmentek %6,3koa, urte arteko aldakuntza nominala kontuan hartuta betiere.


Euskal Autonomia Erkidego osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua %1,7 gehitu zen 2007. urteko laugarren hiruhilekoan, eta 2007ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.


2007. URTEKO BALANTZEA


Urte honetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %4,2ko gehikuntza nominal metatua izan zuten; hau da, balio errealetan %2,5ko gehikuntza izan zuten.


Lurraldeka, Bizkaiak izan zuen urte osoko gehikuntzarik handiena (%5,1ekoa), gero Gipuzkoak (%3,2koa) eta azkenik Arabak (%2,6koa); hori guztia tasa nominaletan. Balio errealetan, aldiz, honako gehikuntzak izan zituzten hiru lurraldeek: Bizkaiak %3,5ekoa, Gipuzkoak %1,6koa eta Arabak %0,7koa.


Txikizkako merkataritza sektorean enpleguaren hazkundea %1,7koa izan zen 2007. urtean, aurreko urteko batezbestekoaren aldean. Lurraldeka honelakoa izan zen: Araban %1,4 gehitu zen, Bizkaian %1,9 eta Gipuzkoan %1,3.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. el.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %4,6 hazi ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2008/02/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004438_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali