2008/01/23ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007ko ABENDUA



Industri prezioak %0,2 jaitsi ziren 2007ko abenduan


Datu horiekin, 2007 urtearen amaieran industri prezioek %4,6ko igoera izan zuten, 2006ko abenduaren aldean


2007ko abenduan, Euskal AEko industri prezioak %0,2 jaitsi ziren EUSTATek landutako datuen arabera. Urte osoan, hazkundea %4,6koa izan zen.


Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekotan


Iturria: EUSTAT


2007ko abenduan, energia elektrikoa, gasa eta ura (%2,9), larruaren eta oinetakoen industria (%0,5), kimika-industria (%0,2), ez-metalezko industria (%0,2) eta bestelako manufakturak (%0,2) adarrek igo zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, abenduan prezioak jaitsi zituzten adarrak honako hauek izan ziren: petrolioa fintzea (%-2,0), ehungintza eta jantzigintza (%-1,2), metalurgia eta metalezko gaiak (%-0,4), eta metalezko eta ez-metalezko meak (%-0,1).


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %0,6ko jaitsiera izan zuten; bitarteko ondasunak %0,3 jaitsi, eta kontsumo- eta ekipo-ondasunek ez dute aldaketarik izan prezioetan (%0,0). Kontsumo-ondasunen osagaien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %0,1eko igoera izan dute eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek aldaketarik ez (%0,0).


2007. URTEKO BALANTZEA


2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: petrolio fintzea (%23,4); elikadura-industria (%9,2); metalezko eta ez-metalezko meak (%6,8); ez-metalezko industria (%4,9). Prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: ehungintza eta jantzigintza (%-0,7); energia elektrikoa, gasa eta ura” (%0,2), papergintza, edizioa eta arte grafikoak (%1,1) eta metalurgia eta metalezko gaiak (%1,2).


Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenean, bost ondasun-taldeek izan dute zeinu positiboa, aldeak badiren arren bakoitzaren urte arteko bilakaeran (2007ko abendua, 2006ko abenduaren aldean). Zehazki, energia %15,5 igo da, ekipo-ondasunak %4,0, bitarteko ondasunak %1,7, eta kontsumo-ondasunek %5,3. Azken horiek, aldi berean, kontsumo-ondasun iraunkorren eta kontsumo ondasun ez-iraunkorren artean banatuta daude. Lehenengoen prezioak %3,1 igo dira eta bigarrenenak %6,5.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,2 jaitsi ziren 2007ko abenduan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004418_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali