2007/12/21eko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2007ko AZAROA



Industria-prezioak %0,5 igo ziren 2007ko azaroan


Industria-prezioen urte arteko igoera (2007ko azaroa, 2006koarekin alderatuta) %5,0koa izan zen


EUSTATek landutako datuen arabera, 2007ko azaroan Euskal AEko industria-prezioak %0,5 igo ziren. Datu horien arabera, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %5,0 hazi zen. 2007.ean, orain arte, industri prezioek %4,8ko igoera izan dute.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2007ko azarorainoko urte arteko hazkundea.

Iturria: EUSTAT


Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2007ko azaroan, petrolioa fintzea (%8,3), elikagaien industria (%0,9), kimika-industria (%0,7) eta makineria (%0,3) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Ehungintza eta jantzigintza” (%-1,5), “Metalgintza eta metalezko gaiak” (%-1,3), “Energia elektrikoa, gasa eta ura (%-0,2) eta “Zurgintza” (%-0,2).


Urte arteko aldian (2007ko azaroa, 2006koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%25,6), elikadura-industria (%9,5), metalezko eta ez-metalezko meak (%7,5), ez-metalezko industria (%4,7), eta beste manufakturak (%4,6), Prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek:“energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-1,0),“ehungintza eta jantzigintza” (%-0,8) “material elektrikoa (%1,5), eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,5)


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abuztuan, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Bitarteko ondasunak %0,8 jaitsi dira; Ekipoko ondasunek berdin iraun zuten (%0,0) ; Energia %5,7 igo da; Kontsumo-ondasunek %0,5eko gorakada izan zuten, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek izandako igoeraren eraginez (%0,7); izan ere, Kontsumo-ondasun iraunkorrek urrian ez zuten ia aldaketarik izan (%0,1).


Sektore multzo garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasunak izan direla erakusten dute. Energiaren prezioak %16,7 hazi dira. Tarteko Ondasunen prezioak %2,4 gehitu dira, Ekipoko Ondasunenak %3,6 gehitu dira eta Kontsumo-ondasunenak %5,5. Azken hauen artean, %6,8 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %3,1 kontsumo-ondasun iraunkorrenak.



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industria-prezioak %0,5 igo ziren 2007ko azaroan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004401_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali