2008/02/29ko prentsa-oharra

UNIBERTSITATE-ESTATISTIKA, 2006/07 ikasturtea


Unibertsitarioen artean, hamarretik zortzik Unibertsitate Publikoa aukeratu zuten


Ikasketa teknikoetan mutilek presentzia handiagoa duten bitartean, neskak gehiengoa dira osasun zientzietan


2006-07 ikasturtean 66.077 ikasle matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan. Beraz, iazko ikasturtearen aldean %4ko beherakada izan zen, Eustaten datuen arabera. Laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan biztanlerian izandako beherakadak eragina izan du unibertsitateetako matrikulazioetan.


Lurraldez lurralde, matrikulatutako guztien %55 Bizkaian ikasten aritu zen, %31 Gipuzkoan eta azkenik, %14 Araban.


Matrikulatutako guztien %54 emakumezkoak izan ziren, joan den ikasturtean izandako ehunekoaren antzera. Zentroen titulartasunari dagokionez, ikasleen %79 sektore publikoan matrikulatu ziren.


Unibertsitateko ikasleen bilakaera, ikasketa-motaren arabera. 2006/07 ikasturtea


Iturria: EUSTAT


Hamar matrikulatutatik lauk lizentziatura bat aukeratu zuten


Ikasketa-motari helduta, lizentziaturetan 27.801 ikasle matrikulatu ziren, ikasle guztien %42. Diplomaturetan %22 matrikulatu ziren, arkitektura eta ingeniaritza teknikoetan %18 eta arkitektura eta ingeniaritzetan %14. Emakumeen presentzia nabarmena izan zen lizentziaturetan (%64) eta diplomaturetan (%71) eta gizonezkoena, berriz, arkitektura eta ingeniaritza ikasketetan (%66) eta arkitektura eta ingeniaritza teknikoetan (%73).


2006-07 ikasturtean 2.386 ikaslek egin zituzten graduatu ondoko ikasketak, eta emakume- eta gizon-kopurua antzekoa izan zen.


Honakoak izan ziren gehien eskatu ziren titulazioak: industri ingeniaritza teknikoa (6.567), irakasle eskola (5.671), enpresa administrazioa eta zuzendaritza (5.161), enpresa-zientziak (4.011) eta industri ingeniaritza (3.024). Bost karrera horietako izen-emateak matrikulazioen %40 izan ziren ikasturte honetan. Emakumeek hautatutako ikasketei dagokienez, honako hauek nabarmendu dira: irakasle-eskola (4.272), enpresa-administrazioa eta zuzendaritza (2.956), psikologia (2.183), enpresa-zientzien diplomatura (2.151) eta zuzenbidea (1.631).


Unibertsitateko ikasleen banaketa, adarka (%). 2006/07 ikasturtea


Iturria: EUSTAT


Emakumeak gehiengoa izan ziren, Zientzia Teknikoetan ez, beste guztietan


2006-07 ikasturtean 30.737 ikaslek egin zituzten gizarte- eta zuzenbide-arloetako ikasketak. Hori matrikulazio guztien %47 da. Bigarren tokian, 21.587 ikaslek (%33) ikasketa teknikoak egitea hautatu zuten. Bestalde, giza zientzietako ikasketetan 6.234 ikasle matrikulatu ziren (%9). Azkenik, trebakuntza esperimentalaren arloan eta osasunaren arloan 3.690 eta 3.827 ikasle matrikulatu ziren, hots, ikasle guztien %6 adar bakoitzean.


Sexuen araberako lehentasunen harira, gizonezkoak gehiago dira ikasketa teknikoetan. Adar horretan matrikulatutako 10 ikasletik 7 gizonezkoak dira. Gainerako adarretan emakumeak gehiago izan ziren, %64 gutxi gorabehera; osasunaren arloan, ordea, %81.


Hamar ikasletik zazpik unibertsitate publikoan lortu zuten titulua


2006an 12.667 ikaslek lortu zuten unibertsitate-titulua. Horietatik %90ek lehen eta bigarren zikloetako ikasketak amaitu zituzten. Gainerakoek, hau da, 1.267 ikaslek graduatu ondoko ikasketak amaitu zituzten. Guztira 314 ikaslek gainditu zuten doktore-tesia. Bestalde, titulua lortu zutenen %59 emakumezkoak izan ziren.


Euskal AEko unibertsitateetan 5.307 irakasle aritu ziren eta horietatik %36 emakumezkoak izan ziren

Euskal AEko hezkuntza-sisteman, 2006/07 ikasturtean, 7.267 pertsonak lan egin zuten, hau da, zerbitzuen sektorearen barruan okupatutako biztanleen %8,7k. Langile horien artetik, batzuk irakasleak ziren (5.307 pertsona) eta ez-irakasleak 1.960.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Unibertsitarioen artean, hamarretik zortzik Unibertsitate Publikoa aukeratu zuten

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA UNIVERSITARIA Curso 2006/07
Eguneratze data : 
2008/02/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004457_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali