2007/12/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2007KO AZAROA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2007ko azaroan



Azken hamabi hilabeteetan (2007ko azaroa, 2006ko azaroarekin alderatuta), eraikuntzaren kostuak %3,6 gehitu ziren.


2007ko azaroan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta azarorako urte arteko tasa %3,6ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.


Eraikuntzaren azpi-sektorea %0,3 jaitsi zen eta Obra Zibilarena %0,2 azaroan; urte arteko tasa %3,4 izan zen Eraikuntzan eta %4,4 Obra Zibilean.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2007



(*) Hazkundea azaroko urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2007ko azaroan, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,3 jaitsi dira.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten: aurreko hilaren aldean %-0,4 jaitsi zen Eraikuntzako lehengaien kostua eta %0,4 igo Obra Zibilekoa. Azken honen pisu erlatiboa txikiagoa da Eraikuntzarena baino. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, joera ezberdinak izan zituztela ikusiko dugu: Eraikuntzako lehengaien kostuak %3,3 hazi dira, eta Obra zibilekoak, %4,9.


Azaroan prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: petroliotik eratorritakoak (%8,4), asfalto-produktuak (%6,0), karea, igeltsua eta eskaiola (%3,0) eta beira (%1,5) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten, besteak beste, burdina eta altzairua (%-3,8), erauzketa agregakinak (%-0,4), metalezko hoditeria (%-0,4) eta egiturak eta galdaragintza (%-0,3 ) lehengaiek.


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Petroliotik eratorritakoak (%25,8), beira (%19,0), asfalto produktuak (%14,6), metalezko hoditeria (%9,9) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%8,5). Bestalde, urte batetik bestera (2006ko azarotik 2007ko azarora) honako hauen lehengaien prezioak murriztu ego gutxiago igo dira: energia elektrikoa (%-2,1), egiturak eta galdaragintza (%-1,5), burdina eta altzairua (%-1,0), eta zeramika produktuak (%0,0).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2007ko azaroa.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2007ko azaroan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2007
Eguneratze data : 
2007/12/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004409_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali