2008/03/12ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2007-ESKUALDEAK




2005-2007 artean, langabezia-tasa Euskal AEko ia eskualde guztietan jaitsi zen


Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestari Eustatek Europan berritzailea den metodologia aplikatu dio, lan merkatuaz eskualdeetako datuak lortze aldera


2005-2007 artean langabezia-tasa Euskal AE banatzen den eskualde ia guztietan jaitsi zen, Arabako Errioxan izan ezik; nabarmena izan da Bilbo Handia, Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeo eskualdeetako jaitsiera, %3,5. Gipuzkoan Donostialdeko jaitsiera (%2) da nabarmentzekoa; Araban, Errioxan izan ezik, gainerakoetan apalki jaitsi da.


Datu hauek Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestari (BJA) area txikietako metodologia aplikatuz landu ditu Eustatek, Euskal AEko eskualdeetako lan merkatuaren gaineko aldagai garrantzitsuenak lortzeko. Metodologia hau berritzailea da estatistika ofizialaren zenbatespen metodo klasikoekiko.


Metodologia berri eta konplexu honi esker 20 eskualdeetako (udalerri multzoak) datu estatistikoak, lortzen dira; eskualdeak Herrialde Historikoak baino agregazio-maila txikiagoak dira, eta azken hauen araberakoa da inkestaren gaurko diseinua. Horrela, azken urteotan hainbat gizarte-eragilek planteatutako datu desagregatuen estatistika-eskari gero eta handiagoari erantzun nahi zaio.


Langabetuak hiriburuetako eskualdeetan metatzen dira


Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest direnak 2007an 32.500 direla zenbatetsi da. Gehienak (20.700) Bizkaian bizi dira; laurden bat (8.500) Gipuzkoan eta gutxi gorabeherako gainerako hamarrena Araban (3.400). Area txikietako metodologiaren aplikazioari esker, Euskal AEko 20 eskualdeetako langabetuen banaketa ezagutu daiteke.


Logikoa denez, langabetuak hiriburuetako eskualdeetan metatzen dira: Araban, Lautadan; Bizkaian Bilbo Handian; Gipuzkoan, Donostialdean. Gainerakoetan, Durangaldean eta Bidasoa Behean izan ezik, 1.000tik beherakoa da langabetuen kopurua.


Eskualdeetan badago alderik langabezia-tasan (langabetuen ehunekoa landun eta langabeen multzoaren gainean) 2007an, baina ez oso nabarmenak. Hona hemen aldeak: %4,2 Bilbo Handian; %4 Gernika-Bermeon; %2 Deba Goienean eta %1,9 Gorbeiako Inguruetan; guztira ehuneko bi punturen aldean mugitzen dira 20 eskualdeetako tasak.


Eskualdeetako jarduera tasetan badago alderik 2007an


Langabetuak bezalaxe, landun gehienak ere hiriburuetako eskualdeetan bizi dira. Gipuzkoan landunak dezente banatuta daude eskualdeetan; Araban, berriz, kontzentratuago daude, izan ere sei eskualdeetatik lautan landunak 5.000 baino gutxiago dira. 2005-2007 artean landunak ugaritu egin dira eskualde gehienetan, Arabako Errioxan, Deba Goienean eta Goierrin izan ezik.


Jarduera-tasak (biztanleria landuna eta langabea, 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren gainean) baditu aldeak Herrialdeetan, eta bereziki eskualdeetan. Jarduera-tasarik baxuenak Arabako Mendialdekoak dira (%42,2) eta Enkarterrietakoak (%46,6) dira; altuenak Donostialdekoak (%59) eta Plentzia-Mungiakoak (%58). 2005-2007an Euskal AEko hogei eskualdeetatik hamabitan hazi egin da jarduera-tasa.


Taula: Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria jardueraren arabera Jarduera tasa eta langabezia-tasa 2007rako zenbatespenak (ehunekoak) eta 2007-2005eko hazkundea (ehuneko puntuak); landunak: 2007rako zenbatespenak (milakoak) eta 2007-2005eko hazkundea (ehunekoak)



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez
Tlf:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005-2007 artean, langabezia-tasa Euskal AEko ia eskualde guztietan jaitsi zen

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2007-COMARCAS
Eguneratze data : 
2008/03/12
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004500_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali