HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2006ko ezkontzen ia...

2008/04/02ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2006. urtea



2006ko ezkontzen ia erdia zibilak izan ziren



Ezkontza heterosexualen kopuruak %4,1ean egin du behera lehengo urtearen aldean


2006an Euskal AEn bizi zirenen artean 9.778 ezkontza izan ziren, sexu ezberdinen artekoak; aurreko urtean baino 423 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak, 1990ean %23,3 eta %48,2 (4.714 guztira) 2006an. Ezkontza katolikoak 5.058 izan ziren eta 6 beste erlijioetakoak.


Herrialde historikoka, ezkontza zibilik gehien Gipuzkoan izan da (%50,1); ondoren Araban eta Bizkaian (%49,4 bietan). Euskal AEn bizi zirenen arteko ezkontza zibilen portzentajeak behera egin zuen erkidegotik kanpo izan zirenean.


Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 4,4 ezkontza), Europako Batasunekoaren eta Espainiako tasen aldean (%o 4,8) txikixeagoa da. Uztailean izan ziren ezkontzarik gehien, 1.605; irailean ondoren, 1.565, eta ekainean, 1.357.


Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, esan behar da aurreneko ezkontza izan zela gizonen %92,3rentzat eta emakumeen %92,5entzat.


Ezkontideen batez besteko adinak bost urtez baino gehiagoz handitu da 1986tik


Amatasunaren adina igotzearekin batera, ezkontzagileen adina ere igo egin da. 2006an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 32,7 urtekoa izan zen; emakumezko ezkongabeena, berriz, 30,7koa. 1986tik, senargaien batez besteko adina 5,3 urtez igo da; eta emaztegaiena, berriz, 5,8.


Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan zirenek batez ere Kantabriara era Madrilera jo zuten. Helburuari dagokionez, aldeak badira, hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Gaztela eta Leonera, Madrilera eta Errioxara joaten dira; Bizkaikoek Kantabria eta Madril nahiago dituzte; Gipuzkoakoak atzerrira eta Nafarroara.


Ezkontzagileen lurralde-etorkiari dagokionez, ezkontzen %79 erkidegoko udalerri bereko biztanleen artean egin ziren; %6,6, berriz, udalerri mugakideetan bizi dira.


1. grafikoa: Ezkontide ezkongabeen batez besteko adina


Iturria: EUSTAT



2006an 169 ezkontza homosexual egin ziren


Bestalde, sexu bereko pertsonen artean egindako ezkontzak 169 izan ziren: 15 Araban, 83 Bizkaian, 61 Gipuzkoan eta 10 Euskal AEtik kanpo. 100 gizonen artekoak eta 69 emakumeen artekoak.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko ezkontzen ia erdia zibilak izan ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Año 2006
Eguneratze data : 
2008/04/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004546_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali