2008-04-23ko prentsa oharra


INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008KO MARTXOA



2008ko martxoan industriako prezioek %0,6ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2007ko martxoa eta 2008ko martxoa alderatuta) %5,5ekoa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,6ko igoera izan dute 2008ko martxoan. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen martxoko urte arteko tasak %5,5eko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera


(*) 2008ko martxoko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat


Sektore-azterketa zehatzenak erakutsi bezala 2008ko martxoan, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten arloak: “petrolioaren birfinketa” (%4,3), industria kimikoa” (%1,0), “bestelako manufaktura-industriak” (%1,0), “material elektrikoa” (%0,9) eta “elikagaien industria” (%0,8). Aitzitik, “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-%2,3), “industria ez metalikoa” (-%0,7) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (-%0,5) sektoreen prezioek behera egin dute.


2007ko martxotik 2008ko martxora arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%24,8), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%16,3), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%14,4), "bestelako manufaktura-industriak" (%7,7) eta "elikagaien industria" (%6,9). Ondoko sektoreek, ostera, prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte: “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,4), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,9), “makineria” (%2,0) eta “garraio-materiala” (%2,1).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek martxoan izan duten bilakaerak gorako joera izan du ia guztietan: energiaren prezioak %1,2 gehitu dira, tarteko ondasunen prezioak %0,4, ekipamenduko ondasunen prezioak %0,5 eta kontsumo-ondasunenak, oro har, %0,6, izan ere, azken hauen gehikuntza kontsumo-ondasun iraunkorren (%0,6) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%0,6) gehikuntzaren ondorioz eman da.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %20,0 gehitu dira, ekipamenduko ondasunenak %3,1, tarteko ondasunenak %1,8 eta kontsumo-ondasunenak %5,2. Azken hauen artean, %6,8 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %2,4 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko martxoan industriako prezioek %0,6ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004582_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali