HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2008ko otsailean bidaiarien...

2008/03/25eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2008KO OTSAILA


2008ko otsailean bidaiarien sarrerak %15 gehitu dira


Gaualdiak %14 handitu ziren 2007ko otsailaren aldean


2008ko otsailean, 138.647 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 18.000 sarrera gehiago, hau da, %15eko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %8 igo ziren Araban, %15 Bizkaian, eta %17 Gipuzkoan.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %12ko gehikuntza izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %22koa. Estatutik datozen bidaiarien kopurua hiru herrialdeetan igo da : Araban %11, Gipuzkoan %18 eta Bizkaian %9. Atzerriko bidaiariak %33 igo ziren Bizkaian, eta %16 Gipuzkoan, baina %-3 jaitsi ziren Araban.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Valentziatik, Kataluniatik, Madrildik eta Andaluziatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren Asturiastik, Balearretatik, Gaztela eta Leondik, Galiziatik eta Murtziatik etorritakoak. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Alemaniatik, Frantziatik, Italiatik, Portugaldik eta Herbehereetatik, besteren artean; aitzitik, Irlandatik, Finlandiatik, Greziatik eta Japoniatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


Gaualdiak, 2008ko otsailean, 249.910 izan dira, aurreko urteko otsailean baino %14 gehiago, hots, 31.000 gaualdi pasa gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %11 gehitu dira, Bizkaian %15 eta Gipuzkoan %14.


Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2007ko otsaileko 1,81 egunetik aurtengo 1,80 egunera pasa da. Adierazle hau jaitsi egiten da Gipuzkoan (%-3) eta igo Araban (%3) eta Bizkaian (%1). Halere, Gipuzkoak du tasarik altuena (1,85); Arabak 1,76 du eta Bizkaiak 1,78.


Plazakako betetze-maila %8 igo eta iazko otsaileko %36,11etik aurtengo %38,83ra pasa da. Igotze honek hiru lurraldeei eragin die: Araban eta Bizkaian %9 (%38,03ra eta %39,34ra iritsiz), eta Gipuzkoan %5 igo da, %38,5era.


Nekazalturismoa: Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak eta gaualdiak, %20 bietan


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 6.691 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den otsailean, aurreko urteko hil berean baino %20 gehiago: %22 gehitu ziren Gipuzkoan, %31 Araban, eta %7 Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %13 handitu ziren Euskal AEn: Araban %27 igo ziren, %16 Gipuzkoan; %-3 jaitsi ziren Bizkaian. Atzerritarrek %181 gehitu zuten euren presentzia Euskal AE osoan. Gipuzkoan %192, Araban %184, eta Bizkaian %170.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 15.147 izan dira otsailean, aurreko urteko hil berean baino %20 gehiago. Urte arteko hazkunde- tasak oso positiboak izan dira Araban (%46) eta Gipuzkoan (%21); Bizkaian, ordea, askoz ere neurritsuagoa izan da (%1).


Bidaiariko batez besteko egonaldiak berdin-berdin iraun du Euskal AE osoan, 2007ko otsailaren aldean: duela urtebete 2,27 egunekoa izan zen; azken honetan, 2,26koa. Hobetu egiten da (%12) Araban, 2,20 egun; txartu egiten da (%-6) Bizkaian, 2,44; eta berdin dirau Gipuzkoan, 2,21.


Plazen betetze-maila, azkenik, %12 igo zen, Araban (%26) eta Gipuzkoan (%17) izandako igoeren ondorioz. Bizkaian %-5 jaitsi da. Betetze-maila %19,72 da Araban, %13,58 Bizkaian eta %17,34 Gipuzkoan.


1. taula: Hileko emaitzak



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko otsailean bidaiarien sarrerak %15 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO de 2008
Eguneratze data : 
2008/03/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004534_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali