2008-03-28ko prentsa oharra


INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008KO OTSAILA



2008ko otsailean industriako prezioek %0,8ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2007ko otsaila eta 2008ko otsaila alderatuta) %5,9koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,8ko igoera izan dute 2008ko otsailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen otsaileko urte arteko tasak %5,9ko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

(*) 2008ko otsaileko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat


Sektore-azterketa zehatzenak erakutsi bezala 2008ko otsailean, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, hauexek izan dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten arloak: “petrolioaren birfinketa” (%2,4), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%2,1), “kautxua eta plastikoa” (%1,5) eta “bestelako manufaktura-industriak” (%1,8). Aitzitik, “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-%1,4), “zuraren industria” (-%0,2) eta “larruaren eta oinetakoen industria” (-%0,1) sektoreen prezioek behera egin dute.


2007ko otsailetik 2008ko otsailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%28,1), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%12,6), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%16,1), "bestelako manufaktura-industriak" (%7,9) eta "elikagaien industria" (%6,4). Ondoko sektoreek, ostera, prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte: “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,1), “ehungintza eta jantzigintza” (%1,9), “metalurgia eta gai metalikoak” (%2,2), eta “makineria” (%2,2).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek otsailean izan duten bilakaerak gorako joera izan du ia guztietan: tarteko ondasunen prezioak %1,2 gehitu dira, energiaren prezioak %0,6, ekipamenduko ondasunen prezioak %0,3 eta kontsumo-ondasunenak, oro har, %0,9, izan ere, azken hauen gehikuntza kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%1,0) eta kontsumo-ondasun iraunkorren (%0,5) gehikuntzaren ondorioz eman da.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %20,5 gehitu dira, ekipamenduko ondasunenak %3,0, tarteko ondasunenak %2,6 eta kontsumo-ondasunenak %4,6. Azken hauen artean, %5,8 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %2,0 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko otsailean industriako prezioek %0,8ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004539_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali