2008/04/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2008KO MARTXOA



Bidaiarien sarrerak %1 jaitsi ziren 2008ko martxoan



Gaualdiak %3 handitu ziren 2007ko martxoaren aldean



Eustatek eskainitako datuen arabera, 2008ko martxoan 164.428 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 2.000 sarrera gutxiago, hots, %1 gutxiago. Bidaiari-sarrerak %1 hazi dira Gipuzkoan, baina %-6 jaitsi Araban eta %-1 Bizkaian.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %-1eko jaitsiera izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %-3koa. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen Araban (%-2) eta Bizkaian (%-1), eta Gipuzkoan lehengoan iraun du, %0. Atzerritar bidaiariak %2 hazi dira Gipuzkoan%, baina %-17 jaitsi Araban eta %-3 Bizkaian.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Kataluniatik, Galiziatik, Valentziatik, Gaztela-Mantxatik eta Asturiastik etorritakoak. Gutxitu egin ziren Aragoitik, Balearretatik, eta Errioxatik etorritakoak. Atzerritarren artean, igo egin ziren Portugal, Italia, Iberoamerika, Japonia eta EBkoa ez den Europatik etorritakoak; jaitsi egin ziren besteren artean, Erresuma Batutik, Frantziatik, Suediatik, Irlandatik eta Finlandiatik etorritakoak.


Gaualdiak, 2008ko martxoan, 307.637 izan ziren, aurreko urteko martxoan baino %3 gehiago, hots, 8.000 gaualdi pasa gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Gipuzkoan (%7) eta Bizkaian (%1); Araban %-3 gutxitu ziren.


Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2007ko martxoko 1,80 egunetik aurtengo 1,87 egunera pasa da. Gaualdiak hiru herrialdeetan gehitu ziren: Gipuzkoan, 1,81 egunetik 1,92ra; Araban eta Bizkaian %3 hazi da, batez besteko egonaldiak 1,76 eta 1,87 izan direlarik 2008ko martxoan.


Plazakako betetze-maila %5 igo eta iazko martxoko %41,55etik aurtengo martxoko %43,50era pasa da. Igoera honek Gipuzkoari eragiten dio, betetze-maila %43,04 delarik, eta Bizkaiari, zeina %42,06tik %44,34ra pasa baita; Araban lehengoan dirau, %42,0.


Nekazalturismoa: Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%17) eta gaualdiak, %55


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 9.713 bidaiari-sarrera zenbatu ziren martxoan, aurreko urteko hil berean baino %17 gehiago: %11 ugaritu ziren Araban, %28 Bizkaian eta %12 Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %16 handitu ziren Euskal AEn: Araban %11 hazi dira, %22 Bizkaian eta %14 Gipuzkoan. Atzerritik etorritakoen kopurua %37 hazi zen Euskal AE osoan. Araban %14, Bizkaian %123, baina %-6 jaitsi zen Gipuzkoan.


Euskal AEko nekazal-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 29.123 izan dira martxoan, 2007ko hil berean baino %55 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan ziren lurralde guztietan: Araban %58 gehitu dira, Bizkaian %65 eta Gipuzkoan %49.


Bidaiariko batez besteko egonaldia handitu egin zen Euskal AE osoan, 2007ko martxoaren aldean: duela urtebete 2,26 egunekoa izan zen; eta, azken martxo honetan, 3,00koa. Hobetu egiten da (%42) Araban, 3,23 egun; baita Bizkaian (%28) ere, 2,92; eta Gipuzkoan (%32), 2,97.


Plazakako betetze-maila, azkenik, nabarmen (%53) igo zen, aurreko urteko martxoko %18,66tik aurtengo %28,47ra, Bizkaian (%62), Araban (%47) eta Gipuzkoan (%49) izandako gorakadaren ondorioz. Betetze-maila %27,40 da Araban, %27,19 Bizkaian eta %29,80 Gipuzkoan.


2008ko Aste Santuko datuak


Aste Santuko astelehenetik Pazko Asteko ostirala bitarteko aldian (2008an, martxoaren 17tik 28ra), bidaiari-sarrerak %-14 jaitsi ziren eta gaualdiak %-18,2, aurreko urteko oporraldi beraren aldean (2007ko apirilaren 2tik 13ra), Euskal AEko hotel-establezimenduetan.


Aste Santuko batez besteko egonaldia aurreko urteko 1,98 eguneko egonalditik 2008ko 1,89ra pasa zen. Plazakako betetze-maila %50,75etik %43,05era jaitsi da 2008an.


Nekazal-turismoko establezimenduetan, aldi horretan, bidaiari-sarrerak %-5,7 gutxitu ziren, baina gaualdiak, aldiz, %1,9 gehitu. Batez besteko egonaldia 2.007ko 3,57 egunetik 2008ko 3,86ra luzatu zen, %1,9ko gehikuntza.


Aste Santuko puntako egunetan (osteguna, ostirala, larunbata), hotel-establezimenduetan %69,26 izan zen betetze-maila eta nekazal-turismoan %89,82 Euskal AEn.


1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %1 jaitsi ziren 2008ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO de 2008
Eguneratze data : 
2008/04/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004581_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali