2008/03/13ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA-FAMILIAK. 2007ko 4. hiruhilekoa


Egunkari digitalak eta mezularitza orriak dira web bisitatuenak 2007ko laugarren hiruhilekoan


“ebay.com” web orria, erosketak egitekoa, 18. dago, 11.900 aipamenekin.


Euskal AEko Internet erabiltzaileek gehien bat komunikabideen orrietara jotzen dute, gero aisiara, instituzionaletara, banku elektronikoetara eta bidaietara., Eustatek landutako datuen arabera.


Web orri bisitatuenak “elcorreodigital.com” da; Internet erabiltzaileen artean %12,7k jotzen dute bertara, 98.900 aipamen guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak hauek dira: “diariovasco.com”, %7,1, eta “marca.es”, %5,3.


Komunikabideen ondoren aisiarekin erlazionatutako mezularitzako orriak nabarmentzen dira, “hotmail.com”, esaterako, %4,2k aipatzen du Internet erabiltzaileen artean, eta “Messenger.es” %4k.


Banku elektronikoek goraka darraite web bisitatuenen rankingean


Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxa.net” orriak seigarren postuari eusten dio aipamenen %3,5ekin; “bbk.es” hamargarrenetik bederatzigarrenera pasatzen da (%3,2), eta “cajalaboral.es” 19.etik 14.era (%1,8).


Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.eus” %3,3k aipatzen du, eta 2007ko laugarren hiruhilekoan bosgarren izatetik zazpigarren izatera pasatu zen; 25.500 aipamen ditu.


20 web orri bisitatuenen rankingean albiste da “ebay.com”, erosketak egiteko weba 18. agertzen dela, 11.900 aipamenekin.


Aurrerapen nabarmenak ondokoek dauzkate: “wikipedia.org”, 12. rankingean; “elmundo.es” eta “iberia.com”, denek 4tik 9ra bitarte postuz egin dutelarik aurrera. “fotolog.net” orria lehen 25en artean sartu da, 51. izatetik 22. izatera etorri delarik.


Euskadiko Internet erabiltzaileen artean %97,1ek “google” bilatzailea erabiltzen du


Google da Euskadiko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,1ek, 15 urte eta gehiagoko 860.000 mila internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %2,2k Yahoo eta %0,5ek Terra Google-ren erabiltzaileak orain urtebete baino 33.500 gehiago dira.


Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 weben rankinga. 2007ko II. eta IV. hiruhilekoak.



Iturria: Eustat


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tlf:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Egunkari digitalak eta mezularitza orriak dira web bisitatuenak 2007ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 4º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2008/03/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004502_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali