2008/04/18ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN INKESTA, JARDUERAREN ARABERA (BJA) 2008ko lehen hiruhilekoa


Euskal AEko biztanleria landuna %0,3 gutxitu da eta langabezia-tasa bi hamarren igo 2008ko lehenengo hiruhilekoan


Azken urtean 9.300 lanpostu garbi sortu dira eta langabezia-tasa hamarren bat jaitsi da


Euskal AEko lan-merkatuaren 2008ko lehenengo hiruhilekoko datuen arabera, 971.500 okupatu izan ziren hiruhileko horretan, beraz, hiru hilabete lehenago baino 2.900 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa aurreko hiruhilekoan izandako %3,1etik %3,3ra igo zen, hots, 2.200 gehiago izan ziren langabeak.


Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasak lehengoan dirau eta %55,1ean segitzen du 2008ko lehenengo hiruhilekoan.


Generoaren arabera, gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, eta okupatuak aurreko hilean baino 2.800 gutxiago dira; emakumeen kasuan 200 gutxiago. Okupazio jaitsierarik handiena Gipuzkoan da, 2.000 enplegu garbi gutxiago; Araba dator ondoren, -600, eta Bizkaia, -300.


Azken hiru hiletan enplegu-galera izan da zerbitzuen sektorean


Zerbitzuen sektoreko okupatuen kopuruaren jaitsiera nabarmendu behar da, 10.600 enplegatu gutxiago baitira. Industriak, berriz, 6.900 enplegu gehitu ditu, eraikuntzak 400 eta nekazaritzak 300.


Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %67,8koa izan da, hots, hiru hilabete lehenago baino 0,2 ehuneko-puntu gutxiago. Tasa hori gizonezkoentzat %76,8koa da eta emakumezkoentzat, berriz, %58,6koa.


Lurraldeka, okupazio-tasa altuena Gipuzkoak du, %70,3, aurreko hiruhilekoaren aldean lau hamarren gutxiago; ondoren Arabak, %68,5, zortzi hamarren gutxiago. Bizkaiak du tasarik txikiena, %66,1, aurreko hiruhilekoan baino puntu hamarren bat gehiago.


Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 3.200etan handitu da, eta aldi baterakoa dutenena 3.600etan.


2.008ko lehenengo hiruhilekoan soldatakoak 807.900 dira guztira. Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 3.200etan igo da, 619.100 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 3.600 gehiago dira, 188.800 guztira.


Biztanleria landunaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)


Iturria: Eustat


2008ko lehenengo hiruhilekoan Euskal AEn ia 800.000 familia-etxe zirela zenbatetsi da eta horietatik ia herenak ez zuela pertsona aktibo bakar bat ere. 10etik ia 7an pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 3.300 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 11.800 dira (guztirakoaren %1,5), aurreko hiruhilekoan baino 2.700 gehiago.


Euskal AEn langabezia tasa %3,3 da


Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak urteko lehenengo hiruhilekoan 33.600 direla zenbatetsi da. Emakumezko langabeen kolektiboak 17.200 lagun hartzen ditu, 1.800 gehiago. Gizonen artean, 400 gehiago daude lehenengo hiruhilekoan eta orain 16.400 dira.


Euskal AEko lan-merkatuko 2008ko lehenengo hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa bi hamarretan igo da, aurreko hiruhilekoaren aldean; %3,3 delarik. Emakumeen langabeziari dagokionez, %4ra igo da (ehuneko 0,4 puntu gehiago), eta gizonezkoena hamarren bat gehitu da, %2,9 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %8,8, 1,7 puntuz igo delarik; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 5.600 gazte aktibo daude langabezian.


Lurraldeka, Araban, 3.100 langaberekin, kopurua 100etan hazi da eta langabezia-tasa %2,1 izan da. Gipuzkoan orain hiru hilabete baino 3.300 lagun gehiago daude langabezian, 11.400 guztira, eta tasa %3,4. Bizkaiak du langabezia-tasarik handiena, %3,6; langabe kopuruan 1.200 pertsona gutxiago ditugu, 19.100 guztira.


Euskal AEko langabezia-tasa, 2008ko lehenengo hiruhilekoan, Euro-eremuko herrietakoa baino ehuneko 3,8 puntu txikiagoa da. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2008ko otsailean, eremu hartan, langabezia-tasa %7,1 izan zen. Europar Batasuneko tasa, 2008an berau osatzen duten 27 herrialdeak kontuan hartuta, %6,7koa da.



Azken urtean %1 hazi da biztanleria landuna


Biztanleria landunak gora egin du azken hamabi hilabeteetan. 9.300 pertsona gehiago, %1. Igotze hau hiru herrialdeetatik bitan izan da; 8.300 lanpostu garbi sortu dira Bizkaian eta 1.900 Araban. Gipuzkoak 1.000 galdu ditu. Sektoreka, denetan hazkundea: azken urtean zerbitzuen sektoreak sortu ditu lanposturik gehien, 3.100; ondoren industria dator, 3.000 enplegu garbirekin; eraikuntza, 2.900, eta lehen sektorea, 200.


Azken hamabi hiletan okupazio-tasan ehuneko 1,5 puntuko igoera izan zen emakumezkoentzat; eta , aldiz, gizonezkoentzat, lau hamarrenekoa. Bizkaian igo egin da okupazio-tasa urte arteko erkaketan, ehuneko 1,6 puntu. Araban lau hamarren eta Gipuzkoan aldaketarik ez.


Azken urtean behin-behineko soldatakoen kopurua 17.200etan gutxitu da, eta kontratu mugagabea dutenena 30.300etan handitu. Beraz, nabarmentzekoa da kontratu mugagabea duten soldatakoen kopuruaren pitinkako hazkundea; izan ere, 2008ko lehenengo hiruhilekoan guztirakoaren %76,6 dira; orain urtebete %74,1 ziren.


Euskal AEn langabezia-tasa puntu hamarren bat jaitsi zen azken urtean


Langabezia-tasa %0,1 jaitsi zen azken urtean (%3,4tik %3,3ra). Beraz, 500 pertsonak utzi zioten langabe izateari Euskal AEn urtean zehar. Hiru lurraldeetatik bitan jaitsi da langabezia-tasa azken hamabi hiletan. Jaitsierarik aipagarriena Araban izan da (%0,6 gutxiago); Bizkaian ondoren (%0,5 gutxiago). Gipuzkoan %0,7 hazi da.



BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)



*p.p. = Aldea, ehunekotan. Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo
Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %0,3 gutxitu da eta langabezia-tasa bi hamarren igo 2008ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er trimestre de 2008
Eguneratze data : 
2008/04/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004573_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali